Itxi

Txirrindularitza

Uztailaren 31an

Euskaltel, Caja Rural eta Ken Pharma 2021eko Klasikoan izango dira

EITB Media

World Tourreko guztiak eta gonbidatutako sei taldek osotzen dute behin betiko taldeen zerrenda.

  • Euskaltel-Euskadi, 2021eko Klasikoan

    Euskaltel-Euskadi, 2021eko Klasikoan

Donostiako Klasikoaren antolatzaileek jakitera eman dute aurtengo edizioan izango diren taldeen behin betiko taldeen zerrenda.

World Tourreko talde guztiak gain sei talde gonbidatu dituzte, tartean, Euskaltel, Caja Rural eta Ken Pharma eta guztira 175 txirrindularik hartuko dute parte.

2020ean bertan behera geratu zen lasterketa koronobirusaren pandemiagatik eta aurreko urteetan izen handi bi ziklistek erdietsi zuten garaipena, Julian Alaphilippe, 2018an, eta Remco Evenepoel, 2019an.

Julian Eraso, antolakuntzaren kidea, behin betiko koadroa lotzeko zailtasun handiak izan dituztela esan du eta UCI Pro Teamseko taldeak azken orduan baztertu dituztela.

GONBIDATUTAKO TALDEAK

Team Arkea – Samsic
Team TotalEnergies
Caja Rural-Seguros RGA
Burgos-BH
Euskaltel-Euskadi
Kern Pharma