Itxi

Txirrindularitza

Argentinan

Contadorrek etapa irabazi du eta San Luiseko Tourraren liderra da

Erredakzioa

Lasteketako hirugarren etapa irabazi zuen Espainiako txirrindulariak asteazkenean. Denboraldiko lehen igoeran eraso egin du Pintoko txapeldunak.

  • Alberto Contador (Saxo-Bank) Espainiako txirrindularia. Argazkia: EFE

    Alberto Contador (Saxo-Bank) Espainiako txirrindularia. Argazkia: EFE

Alberto Contador (Saxo-Bank) Espainiako txirrindulariak San Luiseko Tourraren hirugarren etapa irabazi zuen asteazkenean. Lasterketak Estancia Grande eta Mirador del Potrero de los Funes lotu zituen. 168,2 kilometroko etapa izan zen eta Contador lasterketako lider berria da.

Denboraldiko lehen igoeran eraso egin du Pintoko txapeldunak. Ez du gehiago itxaron izan nahi. Levi Leipheimer (Omega Pharma) estatubatuarraren aurretik heldu zen helmugara eta Miguel Rubiano (Androni Giocattoli) kolonbiarrari bost segundoko aldea atera zion.