Txirrindularitza
Mallorca Challenge
Andrew Fennek irabazi du Palma Saria
Erredakzioa
Omega Pharma-Quick Step taldeko txirrindulariak ezustekoa eman du esprintean garaipena lortuta. Schulze izan da bigarren eta Proseventzat izan da hirugarren postua.
-
Andrew Fenn Palma Sarian lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Andrew Fenn Omega Pharma-Quick Step taldeko txirrindulariak irabazi du Palma Saria, Mallorca Challengeko lehen proba. Txirrindulariek 116 kilometroko ibilbidea bete dute zirkuitu bati 10 itzuli emanda.
Fennek ezustekoa eman du esprintean. Azkarrena izan da eta garaipena lortu du. Andre Schulze (NetApp) izan da bigarren eta hirugarren postua Alexander Porsevek (Katusha) eskuratu du.
Palma Sariko sailkapena:
1. Andrew Fenn (Omega Pharma-Quick Step)
2. Andre Schulze (NetApp)
3. Alexander Porsev (Katusha)
4. Manuel Cardoso (Caja Rural)
5. Daniele Bennati (RadioShack-Nissan)
6. Remco Te Brake (Cyclingteam De Rijke)
7. Matti Breschel (Rabobank)
8. Alexey Tsatevitch (Katusha)
9. Zakkari Dempster (Endura)
10. Matteo Pelucchi (Europcar)