Itxi

Txirrindularitza

Zaurituta

Nieveri bekaina eta kokotsa josi dizkiote Espainiako Itzuliko 5. etapan izandako erorikoaren ostean

EITB Media

Helmugarako 12 kilometro falta zirenean ehun txirrindulari inguru lurrera joan dira, eta Mikel Nieve izan da horietako bat. Nafarrak, zaurituta, azken postuan gurutzatu du helmuga.

  • Mikel Nieve

    Mikel Nieve, zaurituta, helmuga gurutzatu ostean. Argazkia: @GreenEDGEteam

Mikel Nieve BixeExchane taldeko txirrindulariari bekaina eta kokotsa josi behar izan diote Espainiako Itzuliko bosgarren etapan izan duen erorikoaren ondorioz. Albaceten kokatutako helmugarako 12 kilometro falta zirenean ehun txirrindulari inguru joan dira lurrera.

Nievek, zaurituta, azken postuan gurutzatu du helmuga, etapa irabazi duen Jasper Philipsen (Alpecin Fenix) baino 12 minutu eta 32 segundo beranduago.

Erori diren txirrindularien artean egon da besteak beste, asteazken honetara arte liderra zen Rein Taaramae (Intermarche-Wanty-Gobert). Estoniarrak 2'21" galdu du tropelarekiko eta agur esan dio lidergoari. Bestalde, Romain Bardet (Team DSM) oso minduta helmugaratu da, azken-aurreko izan da, Mikel Nieverekin batera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena