Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia, 3. etapa

Etapa eta lidergoa Rein Taaramaerentzat Picon Blanco mendatean

EITB MEDIA

Euskal txirrindularien artean, Mikel Landa izan da onena, bederatzigarren postuan sailkatuta. Horrela, Murgiako txirrindulariak sailkapen nagusiko 10. postua eskuratu du.

1:44
Rein Taaramae. Argazkia: EFE

Rein Taaramaek irabazi du Espainiako Itzuliaren hirugarren etapa, Picon Blanco mendatean amaitu dena. Estoniarrak, etapa irabazteaz gain, lidergoa ere eskuratu du. Mikel Landa, bere aldetik, etapako euskal txirrindularirik onena izan da, bederatzigarren postuan sailkatuta. Horrela, euskaldunak sailkapen nagusiko 10. postua eskuratu du.

Estoniarrak 21 segundoko aldearekin irabazi du etapa, Joe Dombrowskiren aurretik. Taaramae ihesaldiko indartsuena izan da, 2 kilometroren faltan egindako azken erasoan Dombrowski bera eta Elissonde atzean utzita.

Etapa irabazteaz gainera, Espainiako Itzuliko mailot gorria ere eskuratu du, sailkapen nagusian lider jarri baita; izan ere, Primoz Roglic 1'48''-ra heldu da, eta, ondorioz, ezin izan dio lehen postuari eutsi.

Bestalde, Mikel Landa izan da etapako euskal txirrindularirik onena. Murgiako txirrindularia bederatzigarren postuan helmugaratu da, eta sailkapen nagusiko hamargarren postua eskuratu du; 1'09"-ra dago.

3. etapako sailkapena

1 - TAARAMAE Rein (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) 5:16:57

2 - DOMBROWSKI Joe (UAE-Team Emirates) + 21"

3 - ELISSONDE Kenny (Trek Segafredo) + 36"

4 - CALMEJANE Lilian (AG2R Citroen Team) + 1'16"

5 - MAS Enric (Movistar Team) + 1'46"

6 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) + 1'48"

7 - ROGLIC Primoz (Team Jumbo-Visma) + 1'48"

8 - YATES Adam (INEOS Grenadier) + 1'48"

9 - LANDA Mikel (Team Jumbo-Visma) + 1'48"

10 - CICCONE Giulio (Trek-Segafredo) + 1'48"

Sailkapen nagusia

1 - TAARAMAE Rein (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) 9:25:44

2 - ELISSONDE Kenny (Trek Segafredo) + 25"

3 - ROGLIC Primoz (Team Jumbo-Visma) + 30"

4 - CALMEJANE Lilian (AG2R Citroen Team) + 35"

5 - MAS Enric (Movistar Team) + 45"

6 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) + 51"

7 - VALVERDE Alejandro (Movistar Team) + 57"

8 - CICCONE Giulio (Trek-Segafredo) + 57"

9 - BERNAL Egan (INEOS Grenadier) + 57"

10 - LANDA Mikel (Team Jumbo-Visma) + 1'09"