Itxi

Txirrindularitza

Molina de Aragonen

Jakobsenek irabazi du Espainiako Itzuliko laugarren etapa eta Taaramaek lidergoari eutsi dio

A. B. E. | EITB Media

Fabio Jakobsen nagusitu da Molina de Aragonen amaitu den etapan, esprintean Demare eta Cort mendean hartuta. Rein Taaramaek erorikoa izan du, baina sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du.

1:17
Fabio Jakobsen

Fabio Jakobsenek (Deceuninck - Quick Step) irabazi du Espainiako Itzuliko laugarren etapa, astearte honetan Burgo de Osma eta Molina de Aragon (163,9 km) artean egin dena. Rein Taaramaek (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) lidergoari eutsi dio, helmugarako bi kilometro falta zirenean erorikoa izan duen arren.

Jakobsen nagusi izan da esprintean, Arnaud Demare (Groupama - FDJ) eta Magnus Cort (EF Education - Nippo) mendean hartuta. Joan Bou Euskaltel- Euskadi taldeko txirrindularia eguneko ihesaldian egon da, baina tropelak helmugarako hogei kilometro falta zirenean harrapatu du.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Rein Taaramae. Kenny Elissonde (Trek - Segafredo) bigarren da 25 segundora, eta Primoz Roglic (Jumbo Visma) dago hirugarren postuan 30 segundora. Mikel Landa (Bahrain Victorious) hamargarren da, liderrarekiko 1'09"ra.

4. etapako sailkapena:

1 - JAKOBSEN Fabio (Deceuninck - Quick Step) 3:43:07

2 - DEMARE Arnaud (Groupama - FDJ) d. b.

3 - CORT Magnus (EF Education - Nippo) d. b.

4 - DAINESE Alberto (Team DSM) d. b.

5 - MATTHEWS Michael (Team BikeExchange) d. b.

6 - ALLEGAERT Piet (Cofidis, Solutions Credits) d. b.

7 - MEEUS Jordi (BORA - hansgrohe) d. b.

8 - TRENTIN Matteo (UAE-Team Emirates) d. b.

9 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Fenix) d. b.

10 - MINALI Riccardo (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - TAARAMÄE Rein (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) 13:08:51

2 - ELISSONDE Kenny (Trek - Segafredo) + 25"

3 - ROGLIC Primož (Team Jumbo-Visma) + 30"

4 - CALMEJANE Lilian (AG2R Citroën Team) + 35"

5 - MAS Enric (Movistar Team) + 45"

6 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar Team) + 51"

7 - VALVERDE Alejandro (Movistar Team) + 57"

8 - CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) + 57"

9 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) + 57"

10 - LANDA Mikel (Bahrain - Victorious) +1'09"