Itxi

Txirrindularitza

Trento (Italia)

Landa, Erviti eta Ion eta Gorka Izagirre, Europako txapelketara

EITB MEDIA

Euskaltel-Euskadi taldeko Antonio Soto da nobedade nagusia. Txapelketa hilaren 8tik 12ra jokatuko da.

  • Mikel Landa

    Mikel Landa

Hurrengo asteburuan, irailaren 8tik12ra bitartean, txirrindularitzako Europako Txapelketak jokatuko dira Italiako Trentin herrian.

Pascual Momparler hautatzaileak gaur goizean iragarri du deialdia eta bertan 4 euskal ziklista izango daude, Mikel Landa, Imanol Erviti eta Izagirre anaiak. Gasteiztarrak Espainiako Itzuliko lasterketa utzi behar izan zuen Covadongako etapan, halere,  Espainiako selekzioarekin hartuko du parte iraupeneko proban.

Beraz, Espainiako selekzioa honela geratuko da: Mikel Landa, Ivan Garcia Cortina, Ion eta Gorka Izagirre, David de la Cruz, Imanol Erviti, Roger Adria eta Antonio Soto.

Erlojuaren kontrako lasterketarako David de la Cruz aukeratu egin dute; katalanak oso Vuelta ona egin eta erlojupekoan oso maila altua eman ere.

Emakumezkoei dagokionez Eider Morenok Alicia Gonzalez ordezkatuko duela esan du Espainiako Federazioak. Selekzioa Irene Mendez, Lourdes Oyarbide, Gloria Rodriguez, Ziortza Isasi, Eukene Larrarte eta Sandra Alonso ziklistek osotzen dute.