Itxi

2021/09/23

18:58

Txirrindularitza

Ofiziala

Vincenzo Nibali Astana taldera itzuliko da

EITB MEDIA

Txirrindulari italiarra 2023tik 2016ra artean egon zen Kazakhstango taldean, eta orduan lortu zituen bere garaipen handienak.

  • Vincenzo Nibali

    Vincenzo Nibali, Astana taldeko txirrindulari zeneko artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Vincenzo Nibali Astana taldera itzuliko da. Denboraldi amaieran Trek Segafredo utziko du, eta 2013tik 2016ra arte egon zen taldera bueltatuko da.

Italiarra, bere palmaresean hiru lasterketa handiak (Giroa, Tourra eta Vuelta) irabazita dituen zazpi txirrindularietako bat da. Garaipen handienak Astanan zegoenean erdietsi zituen: Italiako Giroa 2013an eta 2016an, eta Frantziako Tourra 2014an.

"Oso pozik nago Astanara itzultzen naizelako, niretzat asko eman didan familia baita, eta talde honekin lortu nituen nire garaipen handienak. Taldeko zuzendaritzako kide zein langile gehienak ezagutzen ditut, beraz, ondo ezagutzen dudan talde batera bueltatzen naiz", adierazi du Nibalik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;