Itxi

Txirrindularitza

Italian

Primoz Roglic eta Mavi Garcia nagusi, Emiliako Giroan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Esloveniarra Joao Almeidaren eta Michael Woodsen aurretik helmugaratu da. Garcia, berriz, Arlenis Sierrari eta Rachel Neylani gailendu zaie azken kilometroetan.

  • Primoz Roglic

    Primoz Roglic. Argazkia: Efe.

Primoz Roglic (Jumbo Visma) gailendu da larunbat honetan Emiliako Giroan, Joao Almeida portugaldarraren (Deceuninck – Quick Step) eta Michael Woods kanadarraren (Israel Start-Up Nation) aurretik. Guztira 195,3 kilometroko ibilbidea egin dute, Casalecchio di Reno eta San Luca artean.

Roglicek 4 ordu, 54 minutu eta 25 segundoko denbora egin du, lasterketa ikusgarri batean. Parte-hartzaileen artean Tadej Pogacar eta Adam Yates izan dira, besteak beste.

Evenepoelek erasoa jo du amaierarako 500 metrora, baina Roglic indartsuago atera da eta bera bakarrik sartu da helmugan.

Gizonezkoen sailkapena

1- ROGLIC Primož Team Jumbo-Visma 4:54:26

2- ALMEIDA João Deceuninck - Quick Step +0:03

3- WOODS Michael Israel Start-Up Nation +0:05

4- YATES Adam INEOS Grenadiers +0:10

5- EVENEPOEL Remco Deceuninck - Quick Step +0:28

6- MARTIN Dan Israel Start-Up Nation +1:23

7- MOLLEMA Bauke Trek - Segafredo +1:45

8- ULISSI Diego UAE-Team Emirates +1:46

9- HERMANS Ben Israel Start-Up Nation +1:50

10- QUINTANA Nairo Team Arkéa Samsic +1:59

Mavi Garcia garaile

Zortzigarren urtez jarraian emakumezkoen lasterketa ere jokatu da. Mavi Garcia espainiarrak lortu du garaipena (Alé BTC Ljubljana) Arlenis Sierra kubatarraren (A.R. Monex) eta Rachel Neylan australiarraren aurretik.

Garciak erasoa jo du San Lucako azken igoeran, eta 8 segundoko aldea atera dio Sierrari helmugan, eta 13 segundo Neylani.

Ibilbideak 87,2 kilometro izan ditu Bolinian hasi eta amaituta.

Emakumezkoen sailkapena

1- GARCÍA Mavi Alé BTC Ljubljana 2:14:47

2- SIERRA Arlenis A.R. Monex Women's Pro Cycling Team +0:08

3- NEYLAN Rachel Parkhotel Valkenburg +0:13

4- LELEIVYTE Rasa Aromitalia - Basso Bikes - Vaiano +0:33

5- ZANARDI Silvia Bepink +0:35

6- BORGHESI Letizia Aromitalia - Basso Bikes - Vaiano +0:42

7- MARTURANO Greta Top Girls Fassa Bortolo +0:46

8- MALCOTTI Barbara Valcar - Travel & Service +0:52

9- RAGUSA Katia A.R. Monex Women's Pro Cycling Team +0:54

10- MAGRI Silvia Valcar - Travel & Service +1:00