Txirrindularitza
FITXAKETA
Bizkaia-Durangok Eukene Larrarte gipuzkoarra fitxatu du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
UCI kontinental mailako euskal taldearen zazpigarren fitxaketa izango da datorren denboraldiari begira.
-
Eukene Larrarte. Irudia: @BizkaiaDurango
Bizkaia-Durangok Eukene Larrarte gipuzkoarra fitxatu du. UCI kontinental mailako euskal taldearen zazpigarren fitxaketa izango da datorren denboraldiari begira.
Aurreko asteetan, Durangoko taldeak Irene Mendez, Sofia Rodriguez eta Iris Gomez fitxaketak, Katalina Soto txiletarrarena, Carolina Upegui kolonbiarrarena eta Beatriz Pereira portugaldarrarena eman ditu jakitera.
Larrarte (23 urte) pistan zein errepidean aritzen da. 2021ean lortutako emaitzarik nabarmenena hamargarren postua izan zen Valentziako Voltan.