Itxi

Txirrindularitza

70. edizioko garailea

Bradley Wigginsek irabazi du Paris-Niza

Erredakzioa

Sky taldeko txirrindulariak irabazi du kronoigoera eta 2012ko Frantziako proba mitikoa lortu du Lieuwe Westraren eta Alejandro Valverderen aurretik.

  • Wiggins. Argazkia: EFE

    Wiggins. Argazkia: EFE

Bradley Wigginsek irabazi du Paris-Niza probako 70. edizioa azken etapako kronoigoera lortu eta gero. Sky taldeko txirrindulari britainiarrak erakustaldia eman du 9.6 kilometroko erlojupekoan eta helmugan Lieuwe Westra holandarra eta Jean-Christophe Peraud frantziarra gainditu egin ditu. Laugarren Simon Spilak (Katusha) izan da eta bosgarren Jerome Coppel (Saur-Sojasun).

Etapako 4. kilometroan 2 segundoko aldea atera dizkio Westrak Wigginsi, baina Londreseko txirrindulariak ederki sakatu du azkeneko kilometroetan etapa garaipena eta itzulia lortzeko.

Sailkapen orokorrean Bradley Wigginsek 8 segundo atera dizkio Westrari eta minutu bat eta hamar segundo Alejandro Valverderi.

- 8. etapa:

.1. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 19:12
.2. Lieuwe Westra (HOL/Vacansoleil) + 02
.3. Jean-Christophe Peraud (FRA/Ag2R) + 33
.4. Simon Spilak (SLO/Katusha) + 47
.5. Jerome Coppel (FRA/Saur-Sojasun) + 51
.6. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) + 52
.7. Andreas Kloden (ALE/RadioShack) + 58
.8. David Moncoutie (FRA/Cofidis) + 59
.9. Damiano Cunego (ITA/Lampre) d.b.
10. Rigoberto Uran (COL/Sky) + 1:06
11. Daniel Navarro (ESP/Saxo) d.b.

- Sailkapen orokorra:

.1. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 28h.12:16
.2. Lieuwe Westra (HOL/Vacansoleil) + 08
.3. Alejandro Valverde (ESP/Movistar) + 1:10
.4. Simon Spilak (SLO/Katusha) + 1:24
.5. Tejay Van Garderen (USA/BMC) + 1:54
.6. Arnold Jeannesson (FRA/FDJ) + 2:13
.7. Maxime Monfort (BEL/RadioShack) + 2:21
.8. Sylvain Chavanel (FRA/Omega Pharma) + 2:42
.9. Robert Kiserlovski (CRO/Astana) + 3:30
10. Angel Vicioso Arcos (ESP/Katusha) + 3:59