Txirrindularitza
Fitxaketa
Bizkaia-Durangok Alba Teruel fitxatu du
I. G. | EITB MEDIA
Teruel Movistar taldetik dator, eta euskal taldeak datorren denboraldirako baieztatu duen hamahirugarren txirrindularia da.
-
Alba Teruel. Irudia: @BizkaiaDurango
Bizkaia-Durangok, UCI Continental mailako taldeak, Alba Teruel valentziarraren fitxaketa baieztatu du, Movistar taldetik heldu dena, eta euskal taldeak datorren denboraldirako baieztatu duen hamahirugarren txirrindularia da.
Teruelek (25 urte) Lointeken egin zuen debuta (2015-2017) eta azken lau denboraldietan Movistarren aritu da.
Teruel talde bizkaitarrak egin duen zortzigarren fitxaketa da, Irene Mendez murtziarra, Sofia Rodriguez valentziarra, Iris Gomez kataluniarra, Eukene Larrarte gipuzkoarra, Catalina Soto txiletar olinpikoa, Carolina Upegui kolonbiarra eta Beatriz Pereira portugaldarra kontuan izanik.