Itxi

Txirrindularitza

Kataluniako Volta

Rigoberto Uranek irabazi du laugarren etapa

Erredakzioa

Albasinik jarraitzen du lidergoan. Sky taldeko txirrindularia izan da irabazlea esprintean Denis Menchov (bigarren) eta Sylvester Szmyd (hirugarren) gaindituta.

  • Rigoberto Uran. Argazkia: EFE

    Rigoberto Uran Voltako laugarren garaipena ospatzen podiumean. Argazkia: EFE

Sky taldeko Rigoberto Uranek irabazi du Kataluniako Voltako laugarren etapa. 199 kilometroko etapa izan da Tremp eta Asco artekoa. Michael Albasinik (Greenedge) jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan.

Etapa garaipena esprintean erabaki da eta bertan Uran kolonbiarra izan da nagusi. Denis Menchov (Katusha) izan da bigarren eta Sylvester Szmyd (Liquigas) hirugarren. Sailkapen nagusiko liderra Albasini da eta minutu eta 32 segundoko aldea du bigarren sailkatuarekiko.

Euskaltel-Euskadi taldeko Samuel Sanchezek lan handia burutu du etapa hpnetan eta garaipena lortzen ere saiatu da. Azkenean, seigarren postuan bukatu du etapa.

Laugarren etapako sailkapena:

1. Rigoberto Uran (Sky) 5:13:12
2. Denis Menchov (Katusha) d.b.
3. Sylwester Szmyd (Liquigas) d.b.
4. David Moncoutie (Cofidis) d.b.
5. Jurgen Van den Broeck (Lotto) d.b.
6. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.
7. Matteo Carrara (Vacansoleil) d.b.
8. Dario Cataldo (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
9. Julien Simon (Saur-Sojasun) d.b.
10. Robert Kiserlovski (Astana) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Michael Albasini (GreenEDGE) 12:25:24
2. Steve Morabito (BMC) + 1:32
3. Jurgen Van den Broeck (Lotto) d.b.
4. Daniel Martin (Garmin-Barracuda) d.b.
5. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.