Itxi

Txirrindularitza

Beste bost urte taldean

Egan Bernalek kontratua berritu du Ineosekin, 2026ra arte

EITB Media

Kolonbiako txirrindulariak beste bost urtez jarraituko du Erresuma Batuko taldean.

  • Egan Bernal

    Egan Bernal celebra una victoria lograda en el Giro de Italia. Foto: EFE

Egan Bernalek kontratua berritu du Ineos Grenadiersekin 2026ra arte, Britainia Handiko taldeak astelehen honetan (urtarrilak 10) jakinarazi duenez. Txirrindulari kolonbiarrak beste bost urte emango ditu Ineosen.

"Ineos Grenadiersen hunkituta gaude Egan Bernalek gure taldearekin kontratua berritu duelako. Datozen bost urteetarako sinatu du kontratua, beraz, gutxienez 2026a amaitu arte egongo da taldean", adierazi du Ineosek ohar ofizialean.

Bernalentzat oso garrantzitsua izan da kontratua berritzea: "Niretzat oso garrantzitsua izan da kontratu berri hau sinatzea. Oso pozik nago taldean. Datozenak urte onenak izango dira niretzat, eta epe hori Ineos Grenadiers taldean pasa nahi dut", adierazi du Kolonbiako txirrindulariak.