Itxi

Txirrindularitza

EAU Tourra, 7. etapa

Tadej Pogacarren garaipena, Jebel Hafeeteko gainean urteko lehen lasterketa irabazteko

Agencias | EITB Media

Pello Bilbaok hirugarren egin du etapan eta podiumean esloveniarraren eta Adam Yatesen atzetik.

  • Tadej Pogacar. Argazkia: @uae_tour

    Tadej Pogacar. Argazkia: @uae_tour

EAU Tourreko zazpigarren eta azken etapa jokatu da gaur.

Al Ain herrian hasi eta 148 kilometro burutu eta gero Jebel Hafeetek gainean amaitu da jardunaldia. Tadej Pogacarrek (UAE Team Emirates) azken etapa irabazi eta urteko lehen lasterketa handia erdietsi du.

Azken aldapetan Tadej Pogacar, Joao Almeida (UAE Team Emirates), Pello Bilbao (Bahrain - Victorious) eta Adam Yates (INEOS Grenadiers) txirrindulariak heldu dira, baina britainiarraren erasoari esloveniarrak bakarrik erantzun eta biak elkarrekin heldu dira helmugara.

Pogacarrek esprinta irabazi dio Yatesi; Pello Bilbao hirugarren heldu da 5 segundora eta Almeida laugarrena izan da, 15era.

Sailkapen nagusian Tadej Pogacar izan da onena 25:38:16ko denborarekin; bigarren Yates (0:22) eta hirugarren Pello Bilbao (0:48).


7. ETAPAko SAILKAPENA

1- POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 3:20:24

2- YATES Adam (INEOS Grenadiers) 0:01

3- BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) 0:05

4- ALMEIDA João (UAE Team Emirates) 0:15

5- PLAPP Luke (INEOS Grenadiers) 0:16

6- VERONA Carlos (Movistar Team) 0:16

7- MAJKA Rafal (UAE Team Emirates) 0:16

8- VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) 0:30

9- BOUCHARD Geoffrey (AG2R Citroën Team) 0:53

10- HARPER Chris (Jumbo-Visma) 0:53

SAILKAPENA NAGUSIA

1- POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 25:38:16

2- YATES Adam (INEOS Grenadiers) 0:22

3- BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) 0:48

4- VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) 0:54

5- ALMEIDA João (UAE Team Emirates ) 0:55

6- VERONA Carlos (Movistar Team) 1:17

7- MAJKA Rafal (UAE Team Emirates) 1:24

8- BOUCHARD Geoffrey (AG2R Citroën Team) 1:46

9- BARDET Romain (Team DSM) 1:46

10- DE LA CRUZ David (Astana Qazaqstan Team) 1:58

UAE Tour

El pelotón en el UAE Tour