Itxi

Txirrindularitza

Paris - Niza (4. etapa)

Van Aertek Jumbo taldearen beste erakustaldi bat biribildu du erlojupekoa irabazi eta lidergoa eskuratuta

EITB Media

Wout Van Aert izan da onena Paris - Niza lasterketako laugarren etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Taldekide dituen Roglic eta Dennis izan dira bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.

5:24
Van Aert

Wout Van Aertek (Jumbo - Visma) irabazi du Paris Nizako laugarren etapa, Domerat eta Montluçon artean (13,4 km) egin den erlojupekoa, eta liderraren elastikoa jantzi du. Belgikarrak Jumbo - Visma taldearen erakustaldia biribildu du.

Van Aertek 16 minutu eta 20 segundoko marka egin du, eta gaindiezina izan da aurkarientzat. Primoz Roglic (Jumbo - Visma) izan da bigarren bi segundora, eta Rohan Dennis (Jumbo - Visma) hirugarren, sei segundora. Laugarren izan da Stefan Kung (Groupama - FDJ) irabzlearengandik 10 segundora eta bosgarren amaitu du Simon Yatesek (BikeExchange), 11 segundora. Gorka Izagirre (Movistar) euskal txirrindularia 28. izan da Van Aertekiko 55 segundora.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Van Aert, Roglic bigarren da 10 segundora, eta laugarren etapa bukatu arte liderra zen Christophe Laporte (Jumbo - Visma) dago hirugarren postuan, liderrarekiko 28 segundora.

Laugarren etapako (erlojupekoa) sailkapenak:

1 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) 16:20

2 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) + 2"

3 - DENNIS Rohan (Jumbo-Visma) + 6"

4 - KÜNG Stefan (Groupama - FDJ) + 10"

5 - YATES Simon (Team BikeExchange) + 11"

6 - HAYTER Ethan (INEOS Grenadiers) + 14"

7 - LATOUR Pierre (TotalEnergies) + 19"

8 - BISSEGGER Stefan (EF Education-EasyPost) + 21"

9 - PEDERSEN Mads (Trek - Segafredo) + 25"

10 - MARTINEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers) + 28"

Sailkapen nagusia:

1 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) 11:51:05

2 - ROGLIC Primož Jumbo-Visma + 10"

3 - LAPORTE Christophe (Jumbo-Visma) + 28"

4 - YATES Simon (Team BikeExchange) + 49"

5- LATOUR Pierre (TotalEnergies) + 51"

6 - PEDERSEN Mads (Trek - Segafredo) + 53"

7 - MARTINEZ Daniel Felipe (INEOS Grenadiers) + 1'06"

8 - VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) + 1'09"