Txirrindularitza
Martxoak 21-27
Aurten ere izen handiko txirrindulariak izango dira Voltan
EITB Media
Richard Carapaz (INEOS), Alejandro Valverde (Movistar), Nairo Quintana (Team Arkea) eta Richie Porte (INEOS), hautagaiak sailkapen nagusia eramateko.
-
Alejandro Valverde. Argazkia: EFE
Kataluniako Itzuliko 101. edizioa gaur hasiko da eta 27an amaitu Bartzelonan.
Urtero legez izen handiko txirrindulariak izango dira Sant Feliu de Guixolseko irteeran; faborito nagusienak Richard Carapaz (INEOS), Alejandro Valverde (Movistar), Nairo Quintana (Team Arkea) eta Richie Porte (INEOS) dira.
Iaz Adam Yatesek lortu zuen garaipena INEOSentzat eta aurten ere talde indartsua aurkeztuko dute. Carapaz eta Porte ezezik, Jonathan Castroviejo getxoztarra eta Michal Kwiatkowski ziklistek hartuko dute parte.
Sailkapeneko lehenengoen artean egoteko kalitatezko beste txirrindulari asko daude, esaterako, Rigoberto Uran eta Esteban Chaves (EF Education-Easy Post), Marc Soler (UAE Team Emirates), Joao Almeida (UAE Team Emirates) eta Simon Yates (Team BikeExchange-Jayco).
Nabarmentzekoa da Alejandro Valverde beteranoaren azken Volta izango dela hau. Murtziarrak 2009, 2017 eta 2018ko edizioak irabazi zituen eta postu on bat egiteko Carlos Verona Jose Joaquin Rojas eta Ivan Sosa izango ditu lagun.
Esloveniarreko izarrik ez
2021eko irabazleak, INEOS taldeko Adam Yatesek, ez du parte hartuko eta Esloveniako Primoz Roglic (Jumbo-Visma), Tadej Pogacar (UAE Team Emirates), eta Matej Mohoric (Bahrain Victorious) ere ez. Hiru ziklista hauek Paris-Niza, Tirreno-Adriatikoa eta Milan-San Remo irabazi dute aurten, hurrenez hurren.
Goi-mendiko bi etapa
Sailkapen nagusia irabazteko bi egun azpimarratu behar dira, La Molinako eta Boi Taulleko gainetan amaitzen diren etapak hain zuzen ere. Lasterketak Bartzelonan izango du amaiera eta Montjuiceko mendatea sei bider igo beharko dute urtero egiten den zirkuituan.
67 urte eta gero Perpinyàra bueltatuko da Volta, bigarren etapan izango da eta bertan ere hirugarren jardunaldiari hasiera emango zaio.
Esprinterrek 5. etaparekin izango dute hitzordua, La Pobla de Segurren hasi eta Vilanova i la Geltun amaitzen den egunean.
Etapak
1. etapa, martxoak 21: Sant Feliu de Guixols - Sant Feliu de Guixols, 171,2 km.
2. etapa, martxoak 22: L'Escala - Perpinyà, 202,4 km.
3. etapa, martxoak 23: Perpinyà - La Molina, 161,1 km.
4. etapa, martxoak 24: La Seu d'Urgell - Boi Taull, 166,7 km.
5. etapa, martxoak 25: La Pobla de Segur - Vilanova i la Geltru, 206,3 km.
6. etapa, martxoak 26: Salou - Cambrils, 167,6 km.
7. etapa, martxoak 27: Bartzelona - Bartzelona, 138,6 km.
¿Aquest és el recorregut de la @voltacatalunya 2022! ¿
— Volta a Catalunya (@VoltaCatalunya) March 9, 2022
¿¿ ¡Este es el recorrido oficial de la #VoltaCatalunya 2022!
¿ Here you have the #VoltaCatalunya101 itinerary! pic.twitter.com/ngQ0BbvU3y