Itxi

Txirrindularitza

Maiatzean

Emakumeen Itzulia eta gizonezkoen Italiako Giroa zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek

EITB Media

EITB Median zuzenean jarraitu ahalko da Emakumeen Itzuliaren lehen edizioa, maiatzaren 13a eta 15a bitartean. Gizonezkoen mailako Giroko etapak ere eskainiko ditugu maiatzaren 6a eta 29a bitartean.

  • Txirrindularitza

    TxirrindularitzaEuskadi Laboral Kutxa talde txirrindularien artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

Emakumezkoen mailako Itzuliaren lehen edizioa egingo da maiatzaren 13tik 15era. Lasterketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek. Txirrindularitza munduko proba garrantzitsuenak ate-joka daudenean, EITB Mediak indartsu emango ditu denboraldi honetako lehen pedal kolpeak bere hedabideen bidez.

Apirilaren 4tik 9ra, gizonezkoen mailako Itzuliaren etapa guztiak zuzenean ikusi ahalko dira eitb.eus-en eta ETB1en, baita Italiako Giroa ere, maiatzaren 6tik 29ra.