Itxi

Txirrindularitza

WOMEN'S TOUR

Elisa Longok bereganatu du Women's Tourra

Agentziak | EITB Media

Trek Segrafredo taldeko txirrindulariak hirugarren egin du azken etapan eta, horri esker, sailkapen nagusiaren lehen postua lortu du.

  • Elisa Longo Borghini. Argazkia: EFE artxiboa.

    Elisa Longo Borghini. Argazkia: EFE artxiboa.

Women's Tourraren zortzigarren edizioan Elisa Longo Borghini nagusi izan da, Trek Segrafredo taldekoa. Azken etapan lortutako hirugarren postuak Grace Brown australiarrarekin zeukan berdinketa apurtu du, eta italiarrak lehen postuan amaitu du lasterketa. 

Azken etapa, seigarrena, 142,9 kilometroz luzatu da, Chipping Norton eta Oxford artean. DSM taldeko Lorena Wiebes herbeheretarrak irabazi du, FDJ Nouvelle-Aquitaine taldeko Clara Copponi frantziarra eta Elisa Longo gaindituta. Kirol-ibilbideko 47. garaipena izan da Wiebesentzat. 

Tourra, oro-har, parekatu samar izan da. Azken etapa hasi baino lehen, Brown eta Longo berdintuta zeuden, denborari dagokionez. Gainera, 2017ko edizioa irabazi zuen Katarzyna Niewiadoma poloniarra bi segunduko atzerapena zeukan. 

Ane Iversen norvegiarra, Alessia Patuelli italiarra eta Mieke Kroger alemaniarra alde egiten saiatu dira, helmugarako 42 kilometro falta zirela. Hala ere, euren ahaleginak alferrik izan dira. Azken sprintean, Longok harrapatu ditu eta bere kirol-ibilbideko bigarren etapakako lasterketa irabazi du. Bestea, Euskal Herriko Emakumeen Bira izan zen, 2019an. 

Sailkapen nagusia

1 - Longo Borghini, Elisa (Trek Segrafredo): 19:19:07

2 - Brown, Grace (FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope): +0:01

3 - Niewiadoma, Katarzyna (Canyon//SRAM Racing): +0:05

4 - Manly, Alexandra (Team BikeExchange - Jayco): +0:24

5 - Moolman, Ashleigh (Team SD Worx): +0:32

6 - Chabbey, Elise (Canyon//SRAM Racing): +0:49

7 - Faulkner, Kristen (Team BikeExhange - Jayco): +0:54

8 - Ewers, Veronica (EF Education-TIBCO-SVB): +1:45

9 - Bertizzolo, Sofia (UAE Team ADQ): +1:50

10 - Harvey, Mikayla (Canyon//SRAM Racing): +1:56

Etapako sailkapenak

1 - Wiebes, Lorena (Team DSM): 3:38:15

2 - Copponi, Clara (FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope) d.b.

3 - Longo Borghini, Elisa (Trek Segrafredo) d.b.

4 - Neumanova, Tereza (Liv Racing Xstra) d.b.

5 - Guarischi, Barbara (Movistar Team) d.b.

6 - Kool, Charlotte (Team DSM) d.b.

7 - Van der Duin, Maike (Le Col - Wahoo) d.b.
 
8 - Fidanza, Arianna (Team BikeExchange - Jayco) d.b.
 
9 - Confalonieri, Maria Giulia (Ceratizit-WNT Pro Cycling) d.b.

10 - Majerus, Christine (Team SD Worx) d.b.