Itxi

Txirrindularitza

55. Limousingo Tourra

Alex Aranburuk Limousingo Tourra irabazi du

EITB Media

Euskal txirrindularia bigarren izan da Albanesek garaipena lortu duen azken etapan eta Limousingo Tourra bereganatu du.

  • Alex Aranburu

    Alex Aranburu, Limousingo Tourreko irabazlea. Argazkia: @Movistar_Team

Alex Aranburuk (Movistar) irabazi du Limousingo Tourra ostiral honetan (abuztuak 19), Saint-Laurent-sur-Gorre eta Limoges (174,8 km) artean egin den laugarren eta azken etapa bigarren amaitu ostean.

Lasterketa bikaina egin du euskal txirrindulariak eta hasieratik amaieraraino egon da etapak zein lasterketak irabazteko lehian; birritan izan da hirugarren, behin bigarren eta bigarren etapan garaipena lortu zuen.

Laugarren etapako irabazlea Vicenzo Albanese (EOLO-Kometa) izan da, esprintean Aranburu txapelduna eta Diego Ulissi (UAE Emirates) mendean hartuta. Ulissi bigarren izan da sailkapen nagusian garailearekiko 10 segundora, eta Greg Van Avermaet (AG2R Citroen) hirugarren, 18 segundora.

4. etapako sailkapena:

1 - ALBANESE Vincenzo (EOLO) 3:56:00

2 - ARANBURU Alex (Movistar) d. b.

3 - ULISSI Diego (UAE) d. b.

4 - MENTEN Milan (Bingoal) d. b.

5 - VENTURINI Clement (AG2R) d. b.

6 - PRADES Eduard (Caja Rural) d. b.

7 - TRENTIN Matteo (UAE) d. b.

8 - MADOUAS Valentin (Groupama) d. b.

9- BARTHE Cyril (B&B) d. b.

10 - HARDY Romain (Arkea) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - ARANBURU Alex (Movistar) 16:46:28

2 - ULISSI Diego (UAE) +0:10

3 - VAN AVERMAET Greg (AG2R) 0:18

4 - MADOUAS Valentin (Groupama) +0:19

5 - ROTA Lorenzo (Intermarché) +0:22

6 - COSNEFROY Benoît (AG2R) d. b.

7 - ZANA Filippo (Bardiani) +0:24

8 - MARTIN Guillaume (Cofidis) d. b.

9 - MARIAULT Axel (U Nantes) d. b.

10 - OLIVEIRA Rui (UAE) +1:20