Itxi

Txirrindularitza

ABUZTUAK 24, ASTEAZKENA

2022ko Espainiako Itzuliko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Irun – Bilbo (187,2 km)

EITB MEDIA

Ibilbidearen bigarren zatian dauden bost mendateek gatza eta piperra jarriko diote Gipuzkoako eta Bizkaiko errepideetatik jokatuko den jardunaldiari.

  • Perfil de la etapa 5 de la Vuelta a España 2022. Foto: lavuelta.es

    Perfil de la etapa 5 de la Vuelta a España 2022. Foto: lavuelta.es

Espainiako Itzuliak euskal errepideetatik jarraituko du asteazkenean, abuztuaren 24an, jokatuko den bosgarren etapan zehar ere, ostegunean Kantabriara iritsi aurretik.

Eguna Gipuzkoan hasiko da, Irundik hain zuzen ere, eta Donostia (13:15), Usurbil (13:35), Orio (13:48) Zarautz (13:55), Getaria (14:02), Zumaia (14:10), Deba (14:33) eta Mutriku (14:42) atzean utzi ondoren, txirrindulariak Bizkaiko lurraldean sartuko dira. Behin Bizkaian Ondarroa (14:48), Berriatua (14:55), Markina-Xemein (15:04), Ziortza-Bolibar (15:12), Munitibar (15:20), Larrabetzu (16:07) eta Galdakaotik (16:21)igaroko dira Bilboko helmuga harrapatu arte.

187,2 kilometroko ibilbidea izango dute kirolariek zain, bost mendate izango dituena, hirugarren mailako hiru eta bigarren mailako bi: Gontzugaraigana (3. mailakoa, 5,3 kilometro eta % 4,5eko batez besteko maldak), Balcón de Bizkaia (3. mailakoa, 4,2 kilometro eta % 5,6ko batez besteko maldak), Morga (3. mailakoa, 8,6 kilometro eta % 3,5ko batez besteko maldak) eta bi aldiz igoko duten Ganguren (2. mailakoa, 4,6 kilometro eta pendientes al %  8ko batez besteko maldak).

Lehen zati nahiko eskuragarria duen etapa da, baina 90. kilometrotik aurrera mendate bakoitzeko igoerak eta jaitsierak elkartuko dira, beraz, zaila izango da lasterketa gidatuko duten txirrindularien artean mantentzea. Gangurengo gainaren bigarren pasaeraren ondoren, 14 kilometro besterik ez dira faltako Bilboko Kale Nagusian kokatuta egongo den helmugara iristeko.

Ikusi 4. etaparen profila | Ikusi 6. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Espainiako Itzuliko 5. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

2022ko Espainiako Itzuliko 5. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 5. etapa (abuztuak 24)

Ibilbidea: Irun - Bilbao

Distantzia: 187,2 km

Hasiera-ordua: 12:57.

Amaiera-ordua: 17:18 (43 km/h) | 17:30 (41 km/h) | 17:45 (39 km/h).

Mendiko saria: Gontzarinagako mendatea (3. mailakoa), 95,6 kilometroan. Bizkaiko Balkoia (3. mailakoa), 102,4 kilometroan. Morgako gaina (3. mailakoa), 125,4 kilometroan. Viveroko gaina (2. mailakoa), 144 kilometroan. Viveroko gaina (2. mailakoa), 173 kilometroan.