Gizartea -

Zirkulazioa Bilbon

Nola eragingo dio zirkulazioari ostegunean Bilbon hasiko den Vueltako etapak?

Ostegunean, hilak 25, bizkaitar hiriburutik irtengo da Espainiako Vueltaren 6. etapa, San Mameseko zabaldegitik. Horrek zirkulazioari, mugikortasunari eta garraio publikoari eragingo die.

Espainiako Vuelta Bilbon izango da aste honetan. Argazkia: EFE.
Espainiako Vuelta Bilbon izango da aste honetan
Vueltako gaurko etaparen amaiera hartzeko azken prestaketak Bilbon

0:42

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2022ko Espainiako Vueltako bosgarren etapak Bilbon izan du helmuga, asteazkenean, abuztuak 24, eta seigarren etapak, ostegunean, hilak 25, Bilbotik abiatuko da. Hain zuzen ere, asteazkeneko etapa Kale Nagusiko 62an amaitu da, eta ostegunekoa San Mamesen aurrealdean dagoen zabaldegitik irtengo da.

Jarraian, zehaztu egingo dugu nola eragingo dieten 2022ko Espainiako Vueltako Bilboko etapek hiriko zirkulazioari eta mugikortasunari, bai eta ordutegi guztiak ere.

OSTEGUNA, ABUZTUAK 25

Espainiako Vueltako osteguneko etapa, aurtengo seigarrena bera, Bilbon hasiko da. 181,2 kilometro eginda, Kantabrian amaituko da, Jano gainean, San Miguel de Aguayon.

Zein ordutan hasiko da osteguneko etapa? 12:20an. Publizitate-karabana 10:55ean hasiko da igarotzen.

Non dago irteera? San Mameseko zabaldegian.

Zein ordutan irtengo da lasterketa Bilbotik? 12:37an. Zorrotzatik aterako da.

Ostegunean kontuan izateko neurriak:

Nondik ezingo da zirkulatu

8:30etik 13:30era bitartean, gutxi gorabehera, Luis Briñas kalea itxiko dute, Felipe Serrate eta Urkixo zumarkalearen artean.

Eragina, Bilbobus zerbitzuari:

Aurreko egunean bezala, Bilbobuseko zerbitzu gehienetan izango dute eragina zirkulazioaren eta mugikortasunaren gaineko neurriek, Sare sozialetan, informazio-paneletan eta autobus-geltokietan ari da Udala horien berri ematen, eta www.bilbao.eus/bilbobus web orria eta 010 telefono-zenbakia jarri ditu, halaber, herritarren eskura.

Eragina, Bizkaibuseko zerbitzuari:

Neurriek nolabaiteko eragina izango dute Bizkaibus zerbitzuan, bai eta Termibusen dauden linea eta konpainia guztietan.

Eragina, taxi-zerbitzuari:

Lasterketako gunean dauden taxi-geltoki guztiak kenduko dituzte.

Eragina, aparkalekuetan:

17:00etara arte, gutxi gorabehera, kendu egingo dituzte San Mames inguruko aparkalekuak, partidak edo ekitaldiak izaten direnetan ohi den bezala.

Urkixo zumarkalean, Felipe Serrate kalearen eta Juan Antonio Zunzunegi etorbidearen artean.Rafael Moreno "Pitxitxi" pasealekuan.Felipe Serrate kaleaVentosa bidea.Telmo Zarra kalea.Luis Briñas kalean, Felipe Serrate kalearen eta Juan Antonio Zunzunegui etorbidearen artean.

Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

ASTEAZKENEAN IZAN DEN ERAGINA

Asteazkeneko etapa 2022ko Espainiako Vueltako bosgarrena da. Irunen izango da irteera, eta Bilbon amaituko da, txirrindulariek 187,2 kilometro eginda.

Zein ordutan amaituko da asteazkeneko etapa? 17:18an, txirrindulariek antolatzaileek aurreikusitako abiadarik handienean egiten badute etapa; eta 17:45ean, aldiz, ordutegirik geldoena burutuz gero.

Non dago helmuga? Kale Nagusiko 62an, Areilza Doktorearen kalearekin duen bidegurutzetik oso gertu.

Zein ordutan sartuko da lasterketa Bilbon? Etapa Vivero igo ostean iritsiko da Bilbora. Txirrindulariek bi aldiz igoko dute Vivero. Lehenengoa, 16:17-16:38 bitartean egingo dutela aurreikusi dute; bigarrena, 16:58tik 17:23ra bitartean. Azken hori eginda, berriro ere sartuko da lasterketa Bilbon, etapako azken kilometroak egiteko. Txirrindulariak Santo Domingo errepidetik sartuko dira hirira.

Asteazkenean kontuan izateko neurriak:

Nondik ezingo da zirkulatu

Abuztuaren 23ko (asteartea) 21:00etatik abuztuaren 24ko 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, bidea itxiko da Gregorio de la Revilla kalean eta Maria Diaz de Haro kalean, Kale Nagusiaren eta Rodriguez Arias kalearen artean.

15:15etik 17:50era bitartean, gutxi gorabehera, zirkulazioaren noranzko bietan itxiko da BI-3741 errepidea, Viverotik Enekuriraino, Artxanda-Egirleta eta Enekuri-Artxanda errepideen artean.

Udalak zehaztu du laguntzaileak izango direla sarbide guztietan eta aurreko bidegurutzeetan, ordezko bideak, garajeak, aparkalekuak eta abarrak daudenean, ibilgailurik ez dadin sartu lasterketa-eremuan.

Deustu eta Zorrotzaurre

15:15etik 17:50era, gutxi gorabehera, bide hauek itxiko dituzte zirkulaziorako:

Egirleta-Artxanda eta Enekuri-Artxanda errepideak.Enekuri etorbidea-Bernaola tunela (sartzean).Morgan kalea eta Bernaola tunelaren gurutzea.Zorrotzaurre, larrialdiak izan ezik.

Sartzeko eta irteteko, hauek baimenduko dituzte:

Egirleta-Artxanda eta Enekuri-Artxanda errepideetarako, Artxandako Funikularraren eta kiroldegiaren ingurua izango da, Sanrokebidetik hasita, Sondikatik.Enekuri etorbidea-Bernaola tunelerako: irteteko, Enekuri etorbidea.Morgan kalea eta Bernaola tunelaren gurutzerako, Madariaga etorbidetik joan behar da.

Abando

15:15etik 17:50era, gutxi gorabehera, bide hauek itxiko dituzte zirkulaziorako:

Moyua plaza – Recalde zumarkalea – Salbe zubia ibilbidean itxi egingo dira zeharkako kaleetako sarreran, aurreko etxadietatik.

Abandoko guneetako lotura, zirkuituaren alde bietan, Deustuko zubitik egingo da. Hauek izango dira ibilbide bakarrak:

Unibertsitate etorbidea - Campo Volantin pasealekua – Udaletxeko zubia. Eta: Deustuko zubia - Euskadi plaza - Ramón Rubial - Abandoibarra etorbidea -Uribitarte - Barroeta Aldamar - Ibáñez de Bilbao.

Eta kontrako noranzkoan: Uribitarte pasealekua- Abandoibarra etorbidea - Leizaola Lehendakaria–Euskadi plaza – Deustuko zubia.

Halaber, kale hauek itxiko dituzte zirkulaziorako:

Anselmo Clave, 00:00etatik 24:00etara.Kale Nagusia, Jesusen Bihotza plazaren eta Moyua plazaren artean, 06:00etatik 24:00etara.

Abandotik eta Indautxutik sartzeko edo irteteko, Juan de Garay - Miraflores zubia – Deustuko zubia erabiltzea gomendatzen da. Eta denbora horretan ibilgailu pribatua ez erabiltzea gomendatzen da

Uribarri

15:20tik 17:10era, gutxi gorabehera, bide hauek itxiko dira zirkulaziorako:

Maurice Ravel etorbidea-Zumalacarregui etorbidea, Guridi Musikariaren plazaren eta N-634 errepidearen artean; horren ondorioz, ibilbidearen zeharkako kaleak itxiko dira.

Sartzeko eta irteteko hauek baimenduko dituzte:

Loruri-Uribarri-Zurbaran eta Begoña:

Sarrerak: Loruri zeharkalea-Etxezuri kalea; Izaro Mendia; eta Ugatz Parrokoaren zeharkalea.

Irteerak: irteera bakarra Zumaia eta San Isidro kaleetara sartuta eta Ugatz Parrokoaren zeharkaletik irtenda.

Mirador a Bilbao etxaldeko bizilagunek Loruri zeharkaletik izango dute irteera.

Txurdinaga-Santutxu: Enrique Ibarreta, Ornilla Doktorea edo Jesus Galindez kaleetatik egingo dute lotura.

Olabeaga

15:15etik 17:50era bitartean, gutxi gorabehera, Olabeaga auzoan ezin izango da sartu edo irten (larrialdiak izan ezik) Jesusen Bihotza plazatik, eta, beraz, ez da Bilbobus zerbitzurik izango.

Olabeaga aldapatik sartu eta irteteko baimena izango da (2,7 metrotik beherako ibilgailuak), Ventosa bidea itxita egongo baita.

Eragina, Bilbobus zerbitzuari:

Bilbobuseko zerbitzu gehienetan izango dute eragina zirkulazioaren eta mugikortasunaren gaineko neurri horiek guztiek, Udalak jakitera eman duenez. Sare sozialetan, informazio-paneletan eta autobus-geltokietan ari da Udala horien berri ematen, eta Bilbobusen web orria eta 010 telefono-zenbakia jarri ditu, halaber, herritarren eskura.

Eragina, Bizkaibuseko zerbitzuari:

Neurri guztiek, nolabait, Bizkaibus zerbitzuari eragingo diete, bai eta Termibusen dauden línea eta konpainia guztiei ere.

Eragina, taxi-zerbitzuari:

Lasterketako gunean dauden taxi-geltoki guztiak kenduko dituzte.

Eragina, aparkalekuetan eta garajeetan:

06:00ak eta 21:00ak bitartean, gutxi gorabehera, garaje hauetako sarrera-irteeretan eragozpenak izango dira:

Egoiliarren aparkalekuak:

Basterra: sarrera eta irteera Abandoibarra etorbidetik.

Casilda Iturrizar: Máximo Agirre kaleko sarbidea itxita egongo da.

Areiltza Doktorea 1: irteera kontrako bidetik, Areiltza Doktorearen kaletik, Rodriguez Arias kalera iritsi arte.

Eskolapioak: sarrera kontrako bidetik, Henao kaletik, Heros kalera iritsi arte.

Campuzano plaza: sarrera kontrako bidetik, Gregorio de la Revilla kaletik, Rodriguez Arias kaleraino.

Abuztuaren 23ko 21:00etatik abuztuaren 24ko 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, helmugatik gertu dauden aparkalekuak kenduko dituzte (helmuga, arestian esan bezala, Kale Nagusiaren amaieran egongo da, 62. zenbakian). Zehazki, kale hauetan:

Kale Nagusian, Moyua plazatik Jesusen Bihotzeraino.Maximo Agirre kalean, Elcano eta Rodriguez Arias kaleen artean.Rodriguez Arias kalean, Recalde zumarkaletik Sabino Arana etorbideraino.Maria Diaz de Haron, Kale Nagusiaren eta Rodriguez Arias kalearen artean.Areiltza doktorearen zumarkalean.

Okupatuko den gunean, Udalak hesiak jarriko ditu aurretiaz. Inguru horretako garajeetako sarrera-irteeretan eta aparkalekuetan ere murrizketak egongo dira. Ahal dela, Udalaren gomendioa da ez erabiltzea ibilgailu pribatua ordu horietan.

Abuztuaren 23an (asteartea) 14:00etan hasi eta abuztuaren 25eko 17:00etara arte, gutxi gorabehera, kendu egingo dituzte San Mames inguruko aparkalekuak, partidak edo ekitaldiak izaten direnetan ohi den bezala.

Urkixo zumarkalean, Felipe Serrate kalearen eta Juan Antonio Zunzunegi etorbidearen artean.Rafael Moreno "Pitxitxi" pasealekuan.Felipe Serrate kaleaVentosa bidea.Telmo Zarra kalea.Luis Briñas kalean, Felipe Serrate kalearen eta Juan Antonio Zunzunegui etorbidearen artean.

Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Espainiako Itzulia Bilbo gaur Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak