Itxi

Txirrindularitza

BERRITZEA

Ervitik Movistar taldean jarraituko du datorren denboraldian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txirrindulari nafarrarekin batera, Rojasek, Lluis Masek eta Torresek ere euren kontratuak luzatu dituzte.

  • Imanol Erviti

    Imanol Erviti. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako bideoa

Movistar Team taldeak asteazken honetan jakinarazi duenez, Imanol Ervitiren, Jose Joaquin Rojasen, Lluis Masen eta Albert Torresen kontratuak urtebetez luzatu ditu. Movistarrek azaldu duenez, ez da aldaketa nabarmenik espero datorren denboraldian taldean izango diren txirrindularien artean, eta, ildo horretatik, egungo lau txirrindulariri 2023ra arte kontratua berritu diela plazaratu du.

Horrela, Erviti nafarrak hemeretzi denboraldi beteko ditu profesional gisa, beti Eusebio Unzueren egituran, eta aurten ere, ekarpen baliotsua egin dio.

"Taldekideei ekarpena egiten jarraitzeak bete egiten nau; horretarako nago hemen, laguntzeko. Poza ematen dit lan horrek aintzatespena jasotzea. 2023a desberdina izango da Alejandro (Valverde) gabe. Faltan botako dugu, eta berarekin azken lasterketak egin ahal izatea, laguntza ematea, berezia izango da zalantzarik gabe", azaldu du Ervitik.