Itxi

Txirrindularitza

MUNDUKO ERREKORRA

Filippo Gannak orduko marka berria ezarri du (56,792 Km)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Italiarrak Dan Bigham britainiarraren aurreko errekorra ondu du 1.294 metrotan.

  • Filippo Ganna

    Filippo Ganna. Argazkia:EFE

Filippo Gannak orduko errekor berria ezarri du 56, 792 kilometro osatu ostean. Italiarrak 1.294 metrotan ondu du Dan Bigham britainiarrak jabetzan zuen errekorra.

26 urterekin, Gannak historiako markarik onena ezarri du Grencheneko (Suitza) belodromoan. Inneoseko txirrindulariak ez du solik Bighamek aurtengo abuztuaren 19an ezarritako errekorra ondu; 1996. urtean Chris Boardmanelek osatutako 56,375 kilometroak ere hobetu ditu.

Boardmanen marka, ordu batean bizikleta baten gainean egindako distantziarik luzeena zen Gannaren errekorra iritsi arte, baina UCIk "superman" deituriko posizio aerodinamikoa erabiltzegatik baliogabetu zuen 2000. urtean.

Filippo Gannak, bere eskarmentu handia baliatuta, uneoro izan du kontrolpean errekorra. Birritan erlojuaren kontra munduko txapeldunak orduko errekorra gehitu du bere lorpen zerrendari.