Itxi

Txirrindularitza

Berritzea

Luis Angel Matek denboraldi baterako berritu du Euskaltel-Euskadirekin

I. G. | EITB Media

Mate Euskaltelek azken egunetan baieztatu duen hirugarren berritzea da, Peio Goikoetxearen (2023) eta Txomin Juaristiren (2024) ondoren.

  • Luis Angel Mate

    Luis Angel Mate. Argazkia: @euskaltelteam

Malagako Luis Angel Mate txirrindulariak denboraldi baterako berritu du kontratua Euskaltel-Euskadirekin, euskal taldeak iragarri duenez, eta hamaseigarren denboraldia beteko du profesional gisa eta hirugarrena talde laranjan.

Matek (38 urte) 57 lehiaketa egun batu ditu 2022an, eta zazpi itzuli eta zazpi klasiko jokatu ditu. Euskaltelek azken egunetan baieztatu duen hirugarren berrikuntza da, Peio Goikoetxearen (2023) eta Txomin Juaristiren (2024) ondoren.

"Oso pozik eta ilusioz gainezka nago hainbeste ematen didan, hazten ari den eta epe ertain eta luzera hazten jarraituko den proiektu honetan jarraitzeko. Ohorea da maillot hau eramaten jarraitu ahal izatea", nabarmendu du Matek Euskaltelek zabaldutako adierazpenetan.

Bestalde, Jorge Azanza Euskalteleko kirol zuzendariak azpimarratu du Matek "esperientzia handia" duela eta beteranotasun horrek "taldeari egoten jakitea" ematen diola.