Itxi

Txirrindularitza

Dauphine

Dani Morenok irabazi du bigarren etapa

Erredakzioa

Txirrindulari madrildarra onena izan da esprintean, Julien Simon (Saur) eta Tony Gallopin (Radioshack) gaindituta. Wigginsek lider jarraitzen du.

  • Dani Moreno, Dauphineko bigarren etapan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EITB

Katusha taldeko Dani Morenok irabazi du Dauphine Criteriumeko bigarren etapa. Lamastre eta Saint-Félicien arteko etapak 160 kilometro izan ditu eta Bradley Wigginsek lider jarraitzen du.

Esprintean erabaki zen etapa, eta Morenok, Julien Simon (Saur) eta Tony Gallopin (Radioshack) gainditu ditu azken metroetan.

Samuel Sanchezek (Euskaltel) erorikoa izan zuen lehen etapan. Gaur, ordea, lasterketan jarraitzea erabaki du eta irabazlearengandik bi minutura iritsi da helmugara. Hamar bat segundo lehenago iritsi da Andy Schleck helmugara. Sialkpen nagusian, ez da aldaketarik eman lehen postuetan.

Etapako sailkapena:

1 Daniel Moreno (ESP) Katusha 4:02:38
2 Julien Simon (FRA) Saur d.b.
3 Tony Gallopin (FRA) Radioshack d.b.
4 Rinaldo Nocentini (ITA) Ag2r d.b.
5 Jurgen Van Der Broeck (BEL) Lotto d.b.
6 Luis Leon Sanchez (ESP) Rabobank d.b.
7 Cadel Evans (AUS) BMC d.b.
8 Janez Brajkovic (ESL) Astana d.b.
9 Bradley Wiggins (GBR) Sky d.b.
10 Thomas Voeckler (FRA) Europcar d.b.

Sailkapen orokorra:

.1. Bradley Wiggins (GBR) Sky
.2. Cadel Evans (AUS) BMC + 01
.3. Andriy Grivko (UKR) Astana + 02
.4. Carlos Barredo (ESP)) Rabobank + 02
.5. Tony Martin (ALE) Omega Pharma + 04
.6. Paul Martens (ALE) Rabobank + 04
.7. Sylvain Chavanel (FRA) Omega Pharma + 05
.8. Jerôme Coppel (FRA) Saur + 06
.9. Andrey Amador (CRC) Movistar + 06
10. Richie Porte (AUS) Sky + 07.