Itxi

Txirrindularitza

2. etapa

Samuel Sanchezek Dauphineko bigarren etapa bukatzea lortu du

Erredakzioa

Astelehenean izandako erorikoak traumatismoa eragin zion saihetsaldean. Etapan parte hartu du eta tropelarengaik bi minutura gurutzatu du helmuga.

00:54
Samuel Sanchez
Samuel Sanchezek (Euskaltel) Dauphineko bigarren etapan parte hartzea erabaki du, eta Lamastre eta Saint-Felicien (160 kilometro) arteko ibilbidea bukatzea ere lortu du.

Astelehenean izandako erorikoak traumatismoa eragin zion saihetsaldean. Erorikoa izan ondoren, lehen etapa bukatzea lortu zuen eta helmuga gurutzatuta ospitalera eraman zuten. Medikuek, hausturarik ez zuela baieztatu zuten.

Dauphineko bigarren etapan parte hartu eta tropelarengandik bi minutura iritsi da helmugara txirrindulari asturiarra.

"Behar bada, astelehenekoa izan zen nire bizitzan bizikleta gainean gehien sufritu dudan eguna, baina argi neukan bigarren etapa korritu behar nuela. Gaur, berriro sufritu egin dut bizikleta gainean, baina etapa bukatzea lortu dugu", adierazi du Samuel Sanchezek.

Egunak pasa ahala, saihestaldean duen mina desagertzen joatea espero du Samuelek: "Egun hauetan ditudan kolpeak sendatzea espero dut. Oraindik min dut saihestaldean eta kontu handiz ibili beharko naiz".