Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Tourra

Rui Costak Frank Schleck gainditu du Verbierren

Erredakzioa

Portugaldarra (Movistar) Suitzako Tourreko lider berria da. Luxenburgarrari garaipena eskuetatik kendu dio Costak azken metroetan, izan ere, Schleck bakarrik heldu da azken 150 metroetara.

  • Argazkia: EITB

    Argazkia: EITB

Rui Costa portugaldarra (Movistar) Suitzako Tourreko lider berria da, bigarren etapa irabazi ostean. Frank Schleck (RadioShack) luxenburgarrari garaipena eskuetatik kendu dio Costak azken metroetan, izan ere, Schleck bakarrik heldu da azken 150 metroetara.

Azken metro horiek luze egin zaizkio luxenburgarrari eta azken sei kilometroetan egindako esfortzua ordaindu du. Schleckek erasoa jo du eta faborito nagusiek ezin izan diote jarraitu.

Ordurako Peter Sagan orain arteko liderra ez zegoen indartsuenen taldean, izan ere, helmugarako 12 kilometro falta zirela atzean geratu da. Verbania eta Verbier lotu dituen 218 kilometroko ibilbidea oso gogorra suertatu da txirrindularientzako.

Azken igoerako gogortasunak markatu du jardunaldia. Batez beste % 7,6ko maldak ditu Verbierrek, baina % 11koak ere baditu. Frank Schleckek ibilbidearen gogortasun horri etekina atera dio eta Suitzako Tourra irabazteko hautagaitza aurkeztu du.

Etapako sailkapena:

1 Rui Alberto FARIA DA COSTA Movistar Team 6:21:13
2 Frank SCHLECK RadioShack-Nissan 0:00:04
3 Mikel NIEVE Euskaltel - Euskadi 0:00:12
4 Giampaolo CARUSO Katusha Team 0:00:13
5 Thibaut PINOT FDJ-BigMat 0:00:13
6 Nicolas ROCHE AG2R La mondiale 0:00:16
7 Chris SÖRENSEN Team Saxo bank 0:00:16
8 John GADRET AG2R La mondiale 0:00:16
9 Alejandro VALVERDE Movistar Team 0:00:18
10 Roman KREUZIGER Astana Pro Team 0:00:22

Sailkapen nagusia:

1 Rui Alberto FARIA DA COSTA Movistar Team 6:31:22
2 Frank SCHLECK RadioShack-Nissan 0:00:08
3 Roman KREUZIGER Astana Pro Team 0:00:15
4 Thibaut PINOT FDJ-BigMat 0:00:19
5 Nicolas ROCHE AG2R La mondiale 0:00:21
6 Thomas LÖVKVIST Sky Procycling 0:00:21
7 Alejandro VALVERDE Movistar Team 0:00:23
8 John GADRET AG2R La mondiale 0:00:24
9 Mikel NIEVE Euskaltel - Euskadi 0:00:26
10 Tom DANIELSON Garmin-Barracuda 0:00:29