Itxi

Txirrindularitza

Dauphine

Boasson Hagenek garaipena lortu du hirugarren etapan

Erredakzioa

Sky taldeko txirrindularia Ciolek (Omega Pharma-Quick Step) eta Bozicen (Astana) aurretik helmugaratu da. Bradley Wiggins Britainia Handiko taldekideak lidergoan jarraitzen du.

  • Edvald Boasson Hagen Sky taldeko txirrindularia. Argazkia: EITB

    Edvald Boasson Hagen Sky taldeko txirrindularia. Argazkia: EITB

Edvald Boasson Hagen (Sky) norvegiarrak irabazi du gaur Dauphine Libere lasterketako hirugarren etapa, esprintean. 167 kilometroko ibilbideak Givors eta La Clayette lotu ditu. Bradley Wiggins Britainia Handiko taldekideak lidergoan jarraitzen du.

Esprinterrek ederki aprobetxatu dute euren aukera bakarra, eta tropela bat eginda heldu da La Clayetteko helmugara. Txirrindulari norvegiarra izan da nagusi esprintean, eta Gerald Ciolek (Omega-Pharma) alemaniarraren aurretik helmugaratu da.

Hala ere, amaierarako kilometro eta erdi falta zenean, Philippe Gilbert belgikarrak eraso egin du, eta, nahiz eta saririk ez jaso, amaiera prestatzen ari ziren taldeak aztoratu ditu. Gainera, zenbait faborito lekutik atera ditu eta Boasson Hagenek oso ondo baliatu du hori garaipena lortzeko.

Azken tartera arte, jardunaldi lasaia izan da, baina bi txirrindularik ihesaldia bilatu dute etapa hasi bezain laster. Horrela, Luis Angel Matek (Cofidis) eta Egoi Martinezek (Euskatel) ezinezkoa zirudiena bilatu dute: helmugara bakarrik heltzea.

Etapako sailkapena:

1. Edvald Boasson Hagen (Sky)
2. Gerald Ciolek (Omega Pharma-Quick Step)
3. Borut Bozic (Astana)
4. Roger Kluge (Argos-Shimano)
5. Murilo Fischer (Garmin-Barracuda)
6. Tony Gallopin (RadioShack-Nissan)
7. David Cimolai (Lampre-ISD)
8. Michael Matthews (Rabobank)
9. Sébastien Hinault (Ag2R)
10. Jonathan Cantwell (Saxo Bank)

Sailkapen orokorra:

.1. Bradley Wiggins (GBR) Sky
.2. Cadel Evans (AUS) BMC + 01
.3. Andriy Grivko (UKR) Astana + 02
.4. Carlos Barredo (ESP)) Rabobank + 02
.5. Tony Martin (ALE) Omega Pharma + 04
.6. Paul Martens (ALE) Rabobank + 04
.7. Sylvain Chavanel (FRA) Omega Pharma + 05
.8. Jerôme Coppel (FRA) Saur + 06
.9. Andrey Amador (CRC) Movistar + 06
10. Richie Porte (AUS) Sky + 07.