Itxi

Txirrindularitza

Kontratu berritzea

Mikel Iturriak denboraldi batez berritu du kontratua Euskaltel-Euskadirekin

Agencias |EITB Media

Urnietakoaren kontratu berritzearekin, euskal taldeak sei txirrindulari ditu baieztatuta 2023 denboraldirako.

  • Mikel Iturria

    Mikel Iturria, Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia. Argazkia: @euskaltelteam

Mikel Iturriak (Urnieta, 30 urte) kontratua berritu du Euskaltel-Euskadirekin, denboraldi batez. Ondorioz, euskal taldeak sei txirrindulari baieztatuta ditu 2023 sasoirako.

Iturriak baino lehen Txomin Juaristi, Peio Goikoetxea eta Luis Angel Mate txirrindulariek kontratuak berritu zituzten Euskaltel-Euskadirekin. Gainera, Xabier Berasategi eta Andoni Lopez de Abetxuko ere fitxatu ditu.

Euskadi Fundazioarekin Iturriak lau aldiz parte hartu du Espainiako Vueltan, eta etapa bat irabazi zuen itzuli espainiarrean, 2019an, Urdaxeko helmugan.

"Oso pozik nago beste urtebetez taldean jarraituko dudalako. Hamargarren denboraldia beteko dut profesional mailan eta seigarrena Euskadi Fundazioan. Pozik nago nire kirol  ibilbide guztia etxean egin dudalako. Pasa ahal izan zaidan gauza onena da, gainera, dauzkagun zaletuekin", adierazi du gipuzkoarrak kontratua berritu ostean.