Itxi

Txirrindularitza

7. etapa

Kessiakoffek irabazi du erlojupekoa eta Rui Costa, lidergoan

Erredakzioa

Astanako txirrindulariak 46:38ko denbora egin du. Cancellara izan da bigarren, bi segundora, eta Monfort hirugarren 20ra.

01:38
Fredrik Kessiakoffek irabazi du erlojupekoa Suitzako Tourrean

Suediako Fredrik Kessiakoffek (Astana) irabazi du Suitzako Tourraren zazpigarren etapa, Gossau herrian korritu den 34,3 kilometroko erlojupekoa. Rui Costak lidergoari eutsi dio.

Kessiakoffek 46:36ko denbora egin du, Fabian Cancellarak baino bi segundo gutxiago eta Maxime Monfortek baino 20 gutxiago. Rui Costak sailkapen nagusiaren buruan jarraitzen du eta une honetan 50 segundoko aldea dauka bigarren postuan dagoen Roman Kreuzigerrekin (Astana).

Larunbatean zortzigarren etapa korrituko da Suitzako Tourrean. Jardunaldiak 148,2 kilometro izango ditu eta helmuga, Arosan, maldan gora kokatuta dago.

7. etapa:
1. Fredrik Kessiakoff (Astana) 46:38
2. Fabian Cancellara (RadioShack-Nissan) 2
3. Maxime Monfort (RadioShacj-Nissan) 19
4. Jeremy Roy (FDJ-BigMat) 24
5. Robert Gesink (Rabobank) 27
6. Tanel Kangert (Astana) 34
7. Andreas Kloden (RadioShack-Nissan) 38
8. Rui Costa (Movistar Team) 40
9. Peter Velits (Omega Pharma-Quick Step) 43
10. Brent Bookwalter (BMC) 51

Sailkapen nagusia:

1 122 Rui Alberto FARIA DA COSTA Movistar Team 26:10:55
2 48 Roman KREUZIGER Astana Pro Team 00:00:50
3 131 Robert GESINK Rabobank Cycling Team 00:00:55
4 121 Alejandro VALVERDE Movistar Team 00:01:04
5 98 Frank SCHLECK RadioShack-Nissan 00:01:04
6 51 Tom DANIELSON Garmin-Barracuda 00:01:12
7 1 Levi LEIPHEIMER Omega Pharma-QuickStep 00:01:15
8 13 Vladimir GUSEV Katusha Team 00:01:17
9 33 Thomas LÖVKVIST Sky Procycling 00:01:22
10 133 Steven KRUIJSWIJK Rabobank Cycling Team 00:01:2