Itxi

Txirrindularitza

6. etapa

Peter Saganek erakustaldia eman du

Erredakzioa

Liquigas taldeko txirrindulariak garaipen ederra lortu du Bischofszelleko helmugan, Ben Swift eta Allan Davis gaindituta. Rui Costak (Movistar) lider jarraitzen du.

01:35
Peter Saganek Suitzako Tourreko seigarren etapa irabazi du

Peter Sagan Liquigas taldeko txirrindulariak irabazi du Suitzako Tourreko seigarren etapa. Saganek itzuliko laugarren garaipena eskuratu du Ben Swift (Sky) eta Allan Davis (Orica-Greenedge) gaindituta. Azkenengo igoeran gaizki kokatu da Peter Sagan, baina atzetik aurrera egitea lortu du, aurkari guztiak gaindituta.

Eguneko ihesaldian Cooke (Orica-Greenedge), Reynes (Lotto-Belisol), Montaguti (Ag2R) eta Vinther (Saxi Bank) izan dira, baina tropelak gogor sakatu du azkenengo hamar kilometroetan, eta lau txirrindulariak harrapatu ditu.

Sailkapen nagusian Rui Costa portugaldarrak elastiko horiarekin jarraitzen du. Zortzi segundora eta bigarren postuan Frank Schleck (Radioshack) dago, eta hirugarren Roman Kreuzigerrek jarraitzen du. Mikel Nieve leitzarrak bederatzigarren jarraitzen du lideraren 26 segundora.

6. etapa:

1 Peter SAGAN Liquigas-Cannondale 4:30:08
2 Ben SWIFT Sky Procycling 0:00:00
3 Allan DAVIS Orica GreenEDGE 0:00:00
4 Michael ALBASINI Orica GreenEDGE 0:00:00
5 Oscar FREIRE Katusha Team 0:00:00
6 Lloyd MONDORY AG2R La mondiale 0:00:00
7 Marco MARCATO Vacansoleil - DCM Procycling Team 0:00:00
8 Alessandro BAZZANA Team Type 1 - Sanofi 0:00:00
9 Matti BRESCHEL Rabobank Cycling Team 0:00:00
10 Francesco GAVAZZI Astana Pro Team 0:00:00
11 Zdenek STYBAR Omega Pharma-QuickStep 0:00:03
12 Greg VAN AVERMAET BMC Racing Team 0:00:03

Sailkapen nagusia:

1 Rui Alberto FARIA DA COSTA Movistar Team 25:23:39
2 Frank SCHLECK RadioShack-Nissan 0:00:08
3 Roman KREUZIGER Astana Pro Team 0:00:15
4 Thibaut PINOT FDJ-BigMat 0:00:19
5 Nicolas ROCHE AG2R La mondiale 0:00:21
6 Thomas LÖVKVIST Sky Procycling 0:00:21
7 Alejandro VALVERDE Movistar Team 0:00:23
8 John GADRET AG2R La mondiale 0:00:24
9 Mikel NIEVE Euskaltel - Euskadi 0:00:26
10 Tom DANIELSON Garmin-Barracuda 0:00:29