Txirrindularitza
Mallorcako Challengea
Ethan Vernonek Palma Saria irabazi du Mallorcako Challengearen agurrean
Agentziak | EITB Media
Ingalaterrako txirrindulariak Biniam Girmay eritrearra (Intermarché-Circus-Wanty) eta Jarne van de Paar belgikarra (Lotto-Dstny) hartu ditu mendean.
-
Ethan Vernon. Argazkia: EFE
Ethan Vernon (Soudal-QuickStep) txirrindulari britainiarrak irabazi du igande honetan Palma Saria, Garden Hotels-Luxcom Mallorcako Challenge lasterketaren XXXII. edizioari amaiera eman diona.
Ingalaterrako txirrindulariak Biniam Girmay eritrearra (Intermarché-Circus-Wanty) eta Jarne van de Paar belgikarra (Lotto-Dstny) hartu ditu mendean Santa Maria Katedralaren inguruan, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Esprinter britainiarrak Intermarché-Circus-Wanty taldearen garaipen bolada eten du. Garaipen aste bikaina izan zitekeen, lasterketa osatzen zuten bost garaikurretatik hiru irabazita.
Soudal-QuickStep taldeak lan bikaina egin du Vernon esprint irabazle batera eramanez, azken 3 kilometroetan erorikoa saihestuz.
Lau gizoneko ihesaldi batek -Xabier Berasategi (Euskaltel-Euskadi), Ivan Cobo (Kern Pharma), Vincent Van Hemelen (Team Flanders-Baloise) eta Marc Terrasa (Aluminios Cortizo)- tarte bat ezartzea lortu du, baina tropelak irentsi egin ditu. 18 kilometroren faltan taldea trinko zihoan; Palmako zirkuituari ekin diote eta Vernon nagusitu da lau itzulien ondoren.
SAILKAPENA:
1 - VERNON Ethan (Quick Step) 3:17:57
2 - GIRMAY Biniam (Intermarché) d. b.
3 - VAN DE PAAR Jarne (Lotto) d. b.
4 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) d. b.
5 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) d. b.
6 - ANIOLKOWSKI Stanislaw (Human Powered Health) d. b.
7 - VAN ASBROECK Tom (Israel) d. b.
8 - BABOR Daniel (Caja Rural) d. b.
9 - ZINGLE Axel (Cofidis) d. b.
10 - DOULL Owain (EF) d. b.
12 - SCANAL Carlos (Euskaltel-Euskadi) d. b.