Itxi

Txirrindularitza

4. etapa

Tao Geoghegan Hartek irabazi du Valentziako Itzuliko etapa nagusia

Agentziak | EITB Media

Giulio Ciccone (Trek) italiarrak ondo defendatu du liderraren maillot horia sailkapenaren buruan jarraitzeko.

5:22
Tao Geoghengan Hart

Tao Geoghegan Hart (Ineos) britainiarrak irabazi du Valentziako Voltako etapa nagusia, Burriana eta Cova Santa Santutegiaren artekoa, 181,6 kilometrokoa, bost mendaterekin, eta Giulio Ciccone (Trek) italiarrak arrakastaz defendatu du liderraren maillot horia.

Ineos taldeko txirrindularia esprintean gailendu da etapa irabazteko faboritoen taldean 4.32 00ko denborarekin, Thomas Gloag (Jumbo) herrikide gaztea gaindituta. Ciccone hirugarren izan da eta lau segundoko gainsaria lortu du.

Cova Santaren azken igoeraren atariko malda txikiz betetako errepidearekin, taldeak zatitu egin dira etapa garaipenaren eta sailkapen nagusiaren aldeko azken borrokaren atarian.

Carlos Rodriguezek denak errenkadan jarri ditu azken kilometroan eta Tao Geoghegan Hart jaurti du, esprint indartsu batekin, helmugan gailendu eta sailkapen nagusian bigarren jarri delarik, Cicconerengandik lau segundora. Pello Bilbao hirugarren postura jaitsi da, italiarrarengandik zazpi segundora.

ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) 4:32:00

2 - GLOAG Thomas (Jumbo-Visma) d. b.

3 - CICCONE Giulio (Trek) d. b.

4 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

5 - LANDA Mikel (Bahrain) d. b.

6 - BILBAO Pello (Bahrain) d. b.

7 - COSTA Rui (Intermarché) d. b.

8 - PALZER Anton (BORA) d. b.

9 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d. b.

10 - ULISSI Diego (UAE) d. b.

SAILKAPEN OROKORRA:

1 - CICCONE Giulio (Trek-Segafredo) 17:02:46

2 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) + 0:04

3 - BILBAO Pello (Bahrain) + 0:07

4 - VLASOV Aleksandr (BORA) + 0:08

5 - GLOAG Thomas (Jumbo) d. b.

6 - COSTA Rui (Intermarché) + 0:14

7 - LANDA Mikel (Bahrain) d. b.

8 - ARANBURU Alex (Movistar) + 0:20

9- CHARMIG Anthon (Uno-X) d. b.

10- RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d. b.