Itxi

Txirrindularitza

4. ETAPA

Jonas Vingegaardek irabazi du O Gran Camiñoren bigarren edizioa, etapa guztiak irabazita

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Elurragatik lehen etapa bertan behera utzi ondoren, danimarkarrak gainerako hiru etapak bereganatu ditu.

11:58
Vingegaard

Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) danimarkarrak irabazi du O Gran Camiñoren bigarren edizioa, Galiziako itzulia. Laugarren eta azken etapa irabazi du, 17,9 kilometroko erlojupekoa, Novo Milladoiro eta Praza do Obradoiro artean.

Hiru etapa garaipenekin eta sailkapen nagusiko lider lehiaketaren lehen egunetik. Helmugatik 20 kilometrora elurte handi baten ondorioz lehen etapa bertan behera geratu ondoren, Vingegaard asteko txirrindulari onena izan dela baieztatu du, bere aurkariei aukerarik eman gabe.

Igande honetan, 23:47ko denborarekin irabazi du Vingegaardek O Gran Camiñoko laugarren etapa ere, Rohan Dennis (Jumbo-Visma) australiarrarena baino 35 segundo hobea, eta William Barta (Movistar) estatubatuarrarena baino 59 segundo hobea.

Horrela, danimarkarrak Jesus Herrada (Cofidis) espainiarra (2:31) eta Ruben Guerreiro (Movistar) portugaldarra (2:48) gainditu ditu sailkapen nagusian.

4. ETAPAKO SAILKAPENA

1.- VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) 0:23:47

2.- DENNIS Rohan (Jumbo-Visma) +0:35

3.- BARTA Will (Movistar Team) +0:59

4.- LEMMEN Bart (Human Powered Health) +1:05

5.- HERRADA Jesús (Cofidis) +1:06

6.- CANAL Carlos (Euskaltel – Euskadi) +1:22

7.- WALKER Max (Trinity Racing) +1:23

8.- VALTER Attila (Jumbo-Visma) +1:24

9.- AZPARREN Xabier Mikel (Euskaltel – Euskadi) +1:28

10.- DE LA CRUZ David (Astana Qazaqstan Team) +1:30

SAILKAPEN OROKORRA

1.- VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) 8:16:55

2.- HERRADA Jesús (Cofidis) +2:31

3.- GUERREIRO Ruben (Movistar Team) +2:48

4.- VALTER Attila (Jumbo-Visma) +2:53

5.- BARTA Will (Movistar Team) + 3:01

6.- NERURKAR Lukas (Trinity Racing) +3:30

7.- GESCHKE Simon (Cofidis) +3:39

8.- DE LA CRUZ David (Astana Qazaqstan Team) +3:40

9.- SILVA Joaquim (Efapel Cycling) +3:44

10.- FERNÁNDEZ Rubén (Cofidis) +3:53