Itxi

Txirrindularitza

3. etapa

Vingegaardek ia erabakita utzi du O Gran Camiño beste erakustaldi batekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ion Izagirre (Cofidis) euskaldunari ihes egin dio podiumak, azken kilometroko jaitsieran erorikoa izan ondoren.

10:10
Jonas Vingegaard

Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma) ia erabakita utzi du O Gran Camiño lasterketa larunbat honetan O Castelo mendatean amaitu den hirugarren etapan garaipena errepikatuz. Ion Izagirre (Cofidis) euskaldunari ihes egin dio podiumak, azken kilometroko jaitsieran erorikoa izan ondoren.

Tourreko azken txapeldunak lehen hiru etapetatik bi irabazi ditu (lehenengoa elurragatik bertan behera geratu zen) eta, ezusteko larririk ezean, maillot horiarekin itxiko du Galiziako lasterketa.

Galiziako itzuliaren etapa nagusia, oso-osorik Ourense probintzian egin dena, moztu egin behar izan dute elurragatik eta tenperatura baxuengatik. Santa Mariña mendateko igoera bikoitza bertan behera geratu da, azken igoera laburtzeaz gain.

Attila Valterrek erritmo oso gogorra ezarri du, oso selektiboa. Hiru txirrindularik bakarrik eutsi ahal izan diote, Galiziako lasterketako indartsuenak: Vindegaard, Guerreiro eta Izagirre. Laurak elkarrekin iritsi dira azken bi kilometroetara. Vingegaardek atzean utzi ditu bere iheskideak erritmo aldaketa ikaragarri batekin.

Movistar taldeko Ruben Guerreiro portugaldarra eta Ion Izagirre bigarren posturako lehian ari ziren, baina euskalduna O Casteloko igoeraren amaiera zorrotzaren jaitsieran erori da. Vingegaardengandik bi minutu baino gehiagora iritsi da helmugara.

3. ETAPAKO SAILKAPENA

1. VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 3:19:58

2. GUERREIRO Ruben (Movistar) +0:21

3. VALTER Attila (Jumbo) +0:35

4. HERRADA Jesús (Cofidis) +0:36

5. FORTUNATO Lorenzo (EOLO) +0:40

6. FERNÁNDEZ Rubén (Cofidis) +0:44

7. BARTA Will (Movistar) +0:49

8. LANGELLOTTI Victor (Burgos) +0:56

9. PEDRERO Antonio (Movistar) d. b.

10. NERURKAR Lukas (Trinity) +0:59

SAILKAPEN NAGUSIA

1. VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 7:53:08

2. GUERREIRO Ruben (Movistar) +0:53

3. HERRADA Jesús (Cofidis) +1:25

4. VALTER Attila (Jumbo-Visma) +1:29

5. FORTUNATO Lorenzo (EOLO) +1:31

6. FERNÁNDEZ Rubén (Cofidis) +1:40

7. PEDRERO Antonio (Movistar) +01:45

8. LANGELLOTTI Victor (Burgos) d. b.

9. NERURKAR Lukas (Trinity) +1:53

10. BARTA Will (Movistar) +2:02