Itxi

Txirrindularitza

5. etapa

Adam Yatesek irabazi du Romandiako Tourra, eta Gaviria gailendu da azken etapan

Agentziak | EITB Media

Kolonbiarrak helmugarako 300 metrora hasi du esprinta, azken bihurgunean lasterketa buruan jarri da eta postu horri eutsi dio amaiera arte. Jonathan Castroviejok 12. Amaitu du sailkapen nagusian.

  • Adam Yates, Romandiako Tourreko irabazlea

    Adam Yates, Romandiako Tourreko irabazlea. Argazkia: Efe.

UAE Team Emirates taldeko Adam Yates britainiarrak irabazi du Romandiako Tourra. Yates sailkapeneko lehen postuan zen larunbatetik. Igande honetan, bosgarren eta azken etapa jokatu dute eta garaipena Fernando Gaviria kolonbiarrak (Movistar) lortu du, esprintean.

Urteko bigarren garaipena lorteko, Gaviriak denborarik onena egin du Vuflens-la Ville eta Geneva artean. Ibilbide gorabeheratsua izan du azken etapak, bigarren eta hirugarren mailako mendateekin. Gaviria Niklas Arndt alemaniarrari (Bahrain-Victorius) eta Ethan Hayter britainiarrari (INEOS-Grebadiers) gailendu zaizkie azken metroetan. Adam Yates talde nagusian ondo babestuta sartu da, 25. postuan.

Yatesek Matteo Jorgenson (Movistar) bigarrenari 19 segundoko aldearekin irabazi du Romandiako Tourra, larunbatean Thyon 2000 mendatean lidertza lortu ostean. Damiano Caruso italiarrak lortu du hirugarren postuan, 27 segundora.

Gaviriak helmugatik 300 metrora hasi du esprinta. Azken bihurgunearen ostean lasterketa buruan jarri da eta postu horri eutsi dio amaiera arte, aurkariak bera gainditzen saiatu diren arren.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - GAVIRIA Fernando (Movistar) 3:58:01

2 - ARNDT Nikias (Bahrain) d. b.

3 - HAYTER Ethan (INEOS) d. b.

4 - MENTEN Milan (Lotto) d. b.

5 - GAROFOLI Gianmarco (Astana) d. b.

6 - MOZZATO Luca (Arkéa) d. b.

7 - ASKEY Lewis (Groupama) d. b.

8 - CORT Magnus (EF E) d. b.

9 - SOBRERO Matteo (Jayco) d. b.

10 - SMITH Dion (Intermarché) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - YATES Adam (UAE) 17:12:42

2 - JORGENSON Matteo (Movistar) + 0:19

3 - CARUSO Damiano (Bahrain) - Victorious + 0:27

4 - POOLE Max (DSM) + 0:38

5 - PINOT Thibaut (Groupama) + 0:41

6 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) + 1:21

7 - BARDET Romain (DSM) 1:28

8 - BERNAL Egan (INEOS) + 1:53

9 - DUNBAR Eddie (Jayco) d. b.

10 - MAJKA Rafal (UAE) + 2:07

12 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS) + 2:30