Itxi

Txirrindularitza

2023ko emakumezkoen vuelta

Demi Volleringek indarra erakutsi du mendian eta lider jarri da

Agentziak | EITB Media

Vollering da sailkapen nagusiko liderra Van Vleutenen aurretik, bost segundora. Hirugarrena Markus da, 12ra.

7:02
Demi Vollering

Demi Vollering txirrindulari herbeheretarrak irabazi du emakumezkoen Vueltako bosgarren etapa, 129,5 kilometroko ibilbidea La Cabrera eta Mirador de Peñas Llanas artean.

Lehen mendatera iristeko ibilbidea lasai eta ezustekorik gabe hasi da, eta 100. kilometroan sei korrikalari animatu dira erasoa jotzera: Sara Poidevin, Simone Boilard, Adele Normand, Quinty Ton, Isabel Martín eta Susana Perez.

Hala ere, tropelak Navafria mendatean harrapatu ditu. Igoera horrek tropela zatitzeko balio izan du, eta kaltetuetako bat Marianne Vos herbeheretarra izan da, lasterketako liderra eta azken bi etapetako irabazlea.

Behin moztuta, Vosi segundoak erortzen joan zaizkio, ia hiru minutu eta erdiko desabantailara iritsi arte, eta baztertuta geratu da etapa lehiatzeko.

Bien bitartean, Reijane Markus nederlandarrak bere kartak erakutsi ditu maillot gorria jasotzeko hautagai gisa, Riazaren tarteko esprinta irabazi eta segundo baliotsuak gehituta.

Hor ezin izan dio eutsi Markusek eta erasoa jo du, Vollering, Annemiek Van Vleuten, Ricarda Bauerfeind, Évita Muzic eta Gaia Realini bizirik atera diren bost lagunen arteko taldean.

Denetatik, Van Vleutenek jo du lehena, baina Volleringek zuen gasolina falta izan zaio etapa irabazi eta sailkapen nagusian Van Vleutenen aurretik jartzeko. Hirugarrena Markus da, 12 segundora.

5. etapako sailkapena:

1 - VOLLERING Demi (SD Worx) 3:33:25

2 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) +0:03

3 - BAUERNFEIND Ricarda (Canyon) +0:09

4 - MUZIC Évita (FDJ) +0:13

5 - REALINI Gaia (Trek) +0:27

6 - CHABBEY Elise (Canyon) +0:30

7 - MARKUS Riejanne (Jumbo) d. b.

8 - LABOUS Juliette (DSM) d. b.

9 - BARIL Olivia (UAE) d. b.

10 - GARCÍA Mavi (Liv Racing TeqFind) +0:50

Sailkapen nagusia:

1 - VOLLERING Demi (SD Worx) 13:27:01

2 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) +0:05

3 - MARKUS Riejanne (Jumbo) +0:12

4 - CHABBEY Elise (Canyon) +0:27

5 - LABOUS Juliette (DSM) +0:51

6 - REUSSER Marlen (SD Worx) +1:00

7 - BARIL Olivia (UAE) +1:07

8 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) +1:27

9 - GARCÍA Mavi (Liv Racing TeqFind) +1:28

10 - MAGNALDI Erica (UAE) d. b.