Itxi

Txirrindularitza

2023ko emakumezkoen Vuelta

Marianne Vosek garaipena errepikatu du Guadalajaran

Agentziak | EITB Media

La Rodan hirugarren etapa irabazi ondoren, eta bere taldearekin hasierako erlojupekoan gailendu ondoren, Vosek bere bakarkako bigarren garaipen partziala lortu du.

7:48
2023ko Emakumezkoen Espainiako Vueltako 4. etapa

Marianne Vos (Jumbo-Visma) txirrindulari herbeheretarrak etapa garaipena errepikatu du Emakumezkoen Vueltan, ostegun honetan laugarren jardunaldia irabazita, Cuenca eta Guadalajara artean 133,1 kilometro eginda, Emma Norsgaard eta gainerako aurkariak esprintean gaindituta.

La Rodan hirugarren etapa irabazi ondoren, eta bere taldearekin hasierako erlojupekoan gailendu ondoren, Vosek bere bakarkako bigarren garaipen partziala lortu du Vuelta honetan beste erakustaldi batekin, Guadalajaran tarte handiarekin irabaziz.

22 txirrindulari baino ez dira sartu herbeheretarraren denbora berarekin, beste seitik 3 segundora, azken borrokan taldea hautsita. Izan ere, etapa horrek hainbat ihesaldi eta harrapatze izan ditu bere lehen zatian, eta izen garrantzitsuen erasoak azken zatian.

Zalantzarik gabe, Movistar saiatu da multzoa mugitzen; Liane Lippert Alemaniako txapeldunarekin birritan eta Annemiek Van Vleuten munduko txapeldunarekin.

Azkenean, taldea batera iritsi da eta esprint masiboa izan da, Marianne Vosek nagusitasun handiz menderatu duena, bere 248. garaipena lortzeko.

Orain, herbeheretarrak 25 segundoko aldea du Chloe Dygert estatubatuarrarekiko eta 26 eta 34 segundokoa Riejanne Markus eta Amber Kraak taldekideekiko.

4. etapako sailkapena:

1 - VOS Marianne (Jumbo) 3:26:24

2 - NORSGAARD Emma (Movistar) d. b.

3 - REUSSER Marlen (SD Worx) d. b.

4 - VAS Blanka (SD Worx) d. b.

5 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) d. b.

6 - DEIGNAN Elizabeth (Trek) d. b.

7 - CHABBEY Elise (Canyon) d. b.

8 - DYGERT Chloe (Canyon) d. b.

9 - PERSICO Silvia (UAE) d. b.

10 - DRONOVA-BALABOLINA Tamara (Israel) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - VOS Marianne (Jumbo) 9:52:58

2 - DYGERT Chloe (Canyon) +0:25

3 - MARKUS Riejanne (Jumbo) +0:26

4 - KRAAK Amber (Jumbo) +0:34

5 - CHABBEY Elise (Canyon) +0:35

6 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

7 - NORSGAARD Emma (Movistar) +0:40

8 - REUSSER Marlen (SD Worx) +0:44

9 - LIPPERT Liane (Movistar) d. b.

10 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) +0:46