Itxi

Txirrindularitza

UAE TOURRA (2. ETAPA)

McNultyk erlojupekoa bereganatu eta liderraren maillot gorria jantzi du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Pello Bilbao zortzigarren geratu da, eta zazpigarren postuan dago sailkapen nagusian, 18 segundora.

  • Brandon Mcnulty, besoak goian dituela. Foto de archivo: EFE

    Brandon Mcnulty, besoak goian dituela. Foto de archivo: EFE

Brandon McNulty (UAE Emirates) estatubatuarrak irabazi du UAE Tourreko bigarren etapa, Al Hudayriyat Islanden hasi eta amaitu den 12,1 kilometroko banakako erlojupekoa, hain zuzen ere. Etapa irabazteaz gain, liderraren maillot gorria ere jantzi du.

McNulty (Phoenix, Arizona, 25 urte), Valentziako Erkidegoko Itzulia irabazi berri duena, indartsu agertu da bizikletaren gainean eta faborito handiak  hartu ditu mendean 13:27 minutuko denborarekin.

Txirrindulari amerikarrak bi segundotan hartu dio aurre Jay Vine taldekide australiarrari eta hirutan Mikkel Bjerg danimarkarrari, UAE taldeko kidea azken hori ere.

Ildo beretik, Pello Bilbao (Bahrain Victorius) bizkaitarra zortzigarren sailkatu da, irabazlearengandik 19 segundotara.

Sailkapen orokorrean, McNultyk bi eta lau segundora ditu Vine eta Bjerg taldekideak, hurrenez hurren.

Pello Bilbao, berriz, zazpigarren tokian ageri da 18 segundora, liderraren maillot gorria irabazteko lehian.

Asteazken honetan, hirugarren jardunaldia jokatuko da, Al Marjan Island eta Jebel Jaisen gailurraren artean (176 kilometro). Aurtengo ekitaldiko etapa garrantzitsuenetako bat da, eta amaierak 19 kilometroko igoera dauka % 5,5eko batez besteko maldekin.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - MCNULTY Brandon (UAE) 0:13:27

2 - VINE Jay (UAE) +0:02

3 - BJERG Mikkel (UAE) +0:04

4 - FOSS Tobias (INEOS) +0:14

5 - KEPPLINGER Rainer (Bahrain) +0:16

6 - VAN WILDER Ilan (Soudal) +0:17

7 - PRICE-PEJTERSEN Johan (Bahrain) +0:19

8 - BILBAO Pello (Bahrain) d.b.

9 - ARMIRAIL Bruno (Decathlon AG2R) +0:20

10 - ROMEO Iván (Movistar) +0:21


SAILKAPEN NAGUSIA

1 - MCNULTY Brandon (UAE) 3:23:22

2 - VINE Jay (UAE) +0:02

3 - BJERG Mikkel (UAE) +0:04

4 - FOSS Tobias (INEOS) +0:14

5 - KEPPLINGER Rainer (Bahrain) +0:16

6 - VAN WILDER Ilan (Soudal) +0:17

7 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:18

8 - PRICE-PEJTERSEN Johan (Bahrain) +0:19

9 - ARMIRAIL Bruno (Decathlon AG2R) +0:20

10 - ROMEO Iván (Movistar) +0:21