Itxi

Txirrindularitza

O Gran Camiño

Vingegaard, berriro garaile O Gran Camiñon

O. Z. A. | EITB Media

Danimarkarrak tropelari ia minutu erdiko aldea atera dio, eta Galiziako lurretan galdu gabe jarraitzen du. Gotzon Martinek merituzko laugarren postua lortu du.

  • Vingegaard, Team Vismako liderra, helmugaratzen. ARGAZKIA: EFE

    Vingegaard, Team Vismako liderra, helmugaratzen. ARGAZKIA: EFE

Jonas Vingegaardek garaipena errepikatu du, larunbat honetan, otsailaren 24an, O Gran Camiñoko Ribadavian amaitutako etapan. Pablo Castrillok ezin izan dio Vismako liderraren erritmoari eutsi 80 kilometroko ihesaldiaren ostean, eta danimarkarra bakarrik iritsi da helmugara. Bestalde, Gotzon Martin Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak laugarren bukatu du.

Helmugatik 130 kilometro baino gehiagora, Vingegaard, Bernalekin, Gaudurekin, Tarlingekin eta Carapazekin batera, ihesaldiko taldean sartu da. Tropelak berehala harrapatu ditu, eta, handik gutxira, Etxeberriak, De la Cruzek, Silvak, Andreas Piccolok, Murguialdayk, Langellotik eta Pablo Castrillok beste talde bat osatu dute. Azken hauek tropelarekiko sei minutuko abantaila izatera iritsi dira. 

Orduan, Vismak erritmoa handitu du Alto do Couson. Vingegaardek aurrera gin du, inork ezin izan du haren erritmoa jarraitu, eta aurretik zihoazen txirrindularial harrapatzen hasi da. Une batzuetan, Castrillo izan da erritmoari eutsi dion bakarra. Dena dela, danimarkarrak arriskatu egin du, eta atzean utzi du aurkaria.

Hala, bada, garaipen honekin, Jonas Vingegaardek bosgarren garaipena jarraian lortu du O Gran Camiñon.

Hirugarren etapako sailkapena: 

1 - VINGEGAARD Jonas (Team Visma) 4:03:14

2 - CANAL Carlos (Movistar) + 0:30

3 - PACHER Quentin (Groupama) d. b.

4 - MARTIN Gotzon (Euskaltel-Euskadi) + 0:31

5 - SILVA Guillermo Thomas (Caja Rural) d. b.

6 - BOU Joan (Euskaltel-Euskadi) d. b.

7 - GAUDU David (Groupama) d. b.

8 - BRAMBILLA Gianluca (Pro Cycling) + 0:32

9 - GARCIA PIERNA Raul (Arkéa) d. b.

10 - GUERREIRO Ruben (Movistar) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - VINGEGAARD Jonas (Team Visma) 7:52:21

2 - BERNAL Egan (INEOS) + 1:13

3 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Caja Rural) + 1:15

4 - UIJTDEBROEKS Cian (Team Visma) + 1:35

5 - MARTINEZ Lenny (Groupama) d. b.

6 - PACHER Quentin (Groupama) + 1:37

7 - GUERREIRO Ruben (Movistar) + 1:38

8 - GARCA PIERNA Raul (Arkéa) + 1:40

9 - CARAPAZ Richard (EF Education)) d. b.

10 - GAUDU David (Groupama) + 1:41

14 - MARTIN Gotzon (Euskaltel-Euskadi) + 2:27