Itxi

Txirrindularitza

5. etapa

Jonas Vingegaardek lidertza eskuratu du Tirreno-Adriaticoko bosgarren etapa irabazita

EITB MEDIA

5. etapan helmugarako 29 kilometro falta zirenean erasoa jo eta gero, Visma-Lease a Bike taldeko izarra lasterketako lider jarri da, minutu bat baino gehiagoko aldearekin, eta sailkapen nagusiko garaipena lortzeko lehia ia erabakita utzi du.

  • Jonas Vingegaardek Tirreno-Adriatikoko bosgarren etapa irabazi du Argazkia: EFE

    Jonas Vingegaardek Tirreno-Adriatikoko bosgarren etapa irabazi du Argazkia: EFE

Jonas Vingegaard (Team Visma | Lease a Bike) danimarkarrak irabazi du ostiral honetan Tirreno-Adriaticoko bosgarren etapa, Torricella Sicura eta Valle Castellana artekoa (144 kilometro). Helmugatik 29 kilometrora jo du erasoa, eta banakako erlojupekoa egin du helmugaraino. Horrela, bada, bosgarren etapa irabazi, eta lidertza eskuratu du.

Txirrindulari danimarkarrak San Giacomo maila bereziko mendateko aldapetan jo du erasoa, 11,9 kilometroan % 6,2ko batez besteko pendiza duen mendatean, eta lehena iritsi da helmugara, Juan Ayuso (UAE Team Emirates) espainiarra atzetik zuela. Gaurko etaparen ostean, baina, Ayusok ez du berreskuratu lehen hiru etapetan bere esku izan zuen sailkapen nagusia.

Jaitsieran bere jarraitzaileekiko aldea handitu du Vingegaardek, eta 1:12ra helmugaratu dira Ayuso (bigarren iritsi da) eta Jai Hindley (BORA-Hansgrohe), eta 1:14ra Ben O 'Connor, Thymen Arensman, Cian Uijtdebroeks eta Isaac del Toro.

5. ETAPA SAILKAPENA

1 - VINGEGAARD Jonas (Visma) 3:28:27

2 - AYUSO Juan (UAE) +1:12

3 - HINDLEY Jai (BORA) d.b.

4 - O'CONNOR Ben (Decathlon AG2R) +1:14

5 - ARENSMAN Thymen (INEOS) d.b.

6 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) d.b.

7 - DEL TORO Isaac (UAE) d.b.

8 - PIDCOCK Thomas (INEOS) +2:52.

9 - VAUQUELIN Kévin (Arkea) d.b.

10 - GREGOIRE Romain (Groupama) d.b.

SAILKAPEN OROKORRA:

1 - VINGEGAARD Jonas (Visma)  18:34:45

2 - AYUSO Juan (UAE) +0:54

3 - HINDLEY Jai (BORA) +1:20

4 - ARENSMAN Thymen (INEOS) +1:29

5 - O'CONNOR Ben (Decathlon) +1:32

6 - DEL TORO Isaac (UAE) +1:34

7 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) +2:12

8 - VAUQUELIN Kevin (Arkea) +2:54

9 - TIBERI Antonio (Bahrain) +2:57

10 - GREGOIRE Romain (Groupama) +3:02.