Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta, 8. etapa

Demi Volleringek Espainiako Vuelta irabazi du lehenengoz, azken etapan nagusituta

Agentziak | EITB Media

Herbeheretarra bakarrik iritsi da helmugara, Evita Muzic (FDJ) eta Riejanne Markus (Team Visma) txirrindularien aurretik.

  • Riejanne, Vollerin y Borghini  Argazkia: EFE

    Riejanne, Vollerin y Borghini Argazkia: EFE

Demi Volleringek (SD Worx) irabazi du Espainiako Vuelta, Madril eta Valdesqui artean (89,5 kilometro) jokatu den zortzigarren eta azken etapa irabazita.

Herbeheretarra bakarrik iritsi da Madrilgo neguko estaziora, helmugarako 6,5 kilometrora erasoa jo ostean, 2 ordu, 43 minutu eta 6 segundoko denborarekin, batez beste orduko 32,9 kilometro eginda. Evita Muzic (FDJ) frantziarra, 29 segundora, eta Riejanne Markus (TVL) herbeheretarra, 33 segundora, izan dira bigarren eta hirugarren. Elisa Longo Borghini (Lidl) italiarrak ezin izan dio sailkapen nagusiko bigarren postuari eutsi, minutu batera iritsi baita helmugara.

Sailkapen orokorrean, Demi Vollering nagusitu da Espainiako Itzulian (2 etapa irabazi ditu), bigarren Riejanne Markus herrikidea izan da, eta hirugarren Elisa Longo Borghini (Flandriako Tourreko irabazlea).

Azken etapak 11 txirrindularik osatutako ihesaldi goiztiarra izan du, eta protagonista izan dira eguneko bi zailtasunetako lehena, Morcuer mendatea, heldu den arte. Jaitsieran, 20 txirrindularik aurrealdea hartu dute, baina Valdesqui estazioaren igoeran Volleringek erasora jo du. Longo Borghinik ezin izan dio erasoari eutsi, eta bigarren postua galdu du Markusen mesedetan.

Horrela, Vollering bakar-bakarrik iritsi da helmugara, bizikletatik jaitsi da eta altxatu egin du, garaipen ukaezinaren sinbolo gisa. Herbeheretarrak Annemiek van Vleutenen lekua hartu du palmaresean. Vleutenek azken hiru edizioak irabazi ditu.

ETAPAKO SAILKAPENA

1. VOLLERING Demi (SD Worx) 2:43:06

2. MUZIC Évita (FDJ - SUEZ) +0:29

3. MARKUS Riejanne (Team Visma) +0:33

4. ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix-Deceuninck) +0:53

5. BAUERNFEIND Ricarda (Canyon) +0:56

6. LABOUS Juliette (Team dsm) +1:00.

7. LONGO BORGHINI Elisa (Lidl Trek) m.t.

8. NIEDERMAIER Antonia (Canyon) m.t.

9. KASTELIJN Yara (Fenix) +1:10

10. CADZOW Kim (EF Education) +1:28

SAILKAPEN OROKORRA

1. VOLLERING Demi (SD Worx) 23:30:55

2. MARKUS Riejanne (Visma) +1:49

3. LONGO BORGHINI Elisa (Lidl Trek) +2:00

4. LABOUS Juliette (dsm-firmenich) +2:58

5. MUZIC Évita (FDJ) +3:15

6. BAUERNFEIND Ricarda (Canyon) +4:33

7. FISHER-BLACK Niamh (Team SD Worx)+5:14

8. KASTELIJN Yara (Fenix) +5:27

9. ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) + 5:42

10. CADZOW Kim (EF Education) +6:19