Itxi

2012/10/10

20:21

Txirrindularitza

USADAren arabera

Armstrongek dopin programarik 'sofistikatuena' bere zerbitzura izan du

Erredakzioa

US Postal taldeak "sekula ezagutu den dopin programarik sofistikatuena, profesionalizatuena eta arrakastatsuena" izan zuela jakitera eman du USADAk txosten batean.

  • Lance Armstrong. EFE

    Lance Armstrong. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali
AEBetako Dopinaren Aurkako Agentziak (USADA) txosten berria argitaratu du gaur. Lance Armstrongen US Postal taldeak "sekula ezagutu den dopin programarik sofistikatuena, profesionalizatuena eta arrakastatsuena" izan zuela jakitera eman du USADAk.

Txostenak 1.000 orrialde eta 26 pertsonaren testigantzak biltzen ditu, besteak beste, US Postal taldeko 15 txirrindulariren testigantzak.

Lance Armstrongen 11 taldekide aipatzen ditu USADAk: Frankie Andreu, Michael Barry, Tom Danielson, Tyler Hamilton, George Hincapie, Floyd Landis, Levi Leipheimer, Stephen Swart, Christian Vande Velde, Jonathan Vaughters eta David Zabriskie.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;