Frantziako Tourra
Adierazpenak
Valverde: 'Tourrak errespetua eta beldurra eragiten zidan'
Erredakzioa
Orain, "seguru" egiten diola aurre adierazi du Movistarreko txirrindulari murtziarrak. "Sentzasioak hobeagoak dira urteek aurrera egin ahala".
-
Alejandro Valverde. Argazkia: EFE
Larunbat honetan hasiko da, Leedsen (Erresuma Batua), Frantziako Tourraren 101. edizioa, eta Alejandro Valverde dena emateko prest agertu da. "Tourrak errespetua eta beldurra eragiten zidan; orain seguru egiten diot aurre", esan du.
"Sentzasioak hobeagoak dira urteek aurrera egin ahala", adierazi du Espainiako erlojupekoaren kontrako txapelketa irabazi berri duen txirrindulariak. "Balaverde"k aurreko urteetan izan ez duen zortea aurten izatea espero du.
"Ondo nago, baina batez ere gogoekin eta itxaropentsu. Dauphinen eta Suitzako Itzulian parte hartuta asmatu egin dudala uste dut eta Tourrera freskoagoa iritsiko naiz", gaineratu du murtziarrak.