Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Bosgarren etapa

Boomek garaipena lortu eta Nibalik lidergoa sendotu du

Belkin taldeko txirrindulariak harbideak izan dituen bosgarren etapa irabazi du. Vincenzo Nibalik aldeak handitu ditu Contadorrekiko eta Valverderekiko. Froomek Tourra utzi du.

Lars Boom (Belkin) holandarrak irabazi du Tourreko bosgarren etapa, harbidedun tarteak izan dituen eta Ypres eta Arenberg artean egin den etapa beldurgarria. Vincenzo Nibalik (astana) abantaila politak lortu ditu Tourra irabazteko faboritoak diren txirrindulariekiko eta lidergoa sendotu du. Chris Froomek (Sky) Tourra utzi egin du.

Boomek etapa garaipena lortu arren, Nibali izan da etapa honetatik ondoen atera den txirrindularia. Italiarrak bi minutu eta 28 segundo atera dizkio Alejandro Valverderi (Movistar) eta bi minutu eta 54 segundo Alberto Contadorri (Saxo-Tinkoff). Sailkapen nagusian, Nibalik 2’11”ko aldea ateratzen dio Valverderi eta 2’37”ko aldea Contadorri.

Chris Froomek lasterketa utzi behar izan duela da Tourreko bosgarren etapa honetako beste albiste garrantzitsu bat. Iazko Tourreko irabazleak bi eroriko izan dite bosgarren etapan. Lehen erorikoaren ondoren jarraitzeko moduan egon da, baina bigarren erorikoaren ostean, erretiroa hartu behar izan du.

Bosgarren etapako sailkapena:

.1. Lars Boom (HOL-Belkin) 3.18:35

.2. Jakob Fuglsang (DIN-Astana) + 19

.3. Vincenzo Nibali (ITA-Astana) d.b.

.4. Peter Sagan (SVK-Cannondale) + 1:01

.5. Fabian Cancellara (SUI-Trek) d.b.

.6. Jens Keukeleire (BEL-Greenedge) d.b.

.7. Michal Kwiatkowski (POL-Quick-Step) + 1:07

.8. Lieuwe Westra (HOL-Astana) + 1:09

.9. Matteo Trentin (ITA-Quick-Step) + 1:21

10. Cyril Lemoine (FRA-Cofidis) + 1:45

...

26. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) + 2:28

37. Alberto Contador (ESP-Tinkoff-Saxo) + 2:54

Sailkapen nagusia:

.1. Vincenzo Nibali (ITA-Astana) 20.26:46

.2. Jakob Fuglsang (DIN-Astana) + 02

.3. Peter Sagan (SVK-Cannondale) + 44

.4. Michal Kwiatkowski (POL-Quick-Step) + 50

.5. Fabian Cancellara (SUI-Trek) + 1:17

.6. Jurgen Van Den Broeck (BEL-Lotto) + 1:45

.7. Tony Gallopin (FRA-Lotto) d.b.

.8. Richie Porte (AUS-Sky) + 1:54

.9. Andrew Talansky (USA-Garmin) + 2:05

10. Alejandro Valverde (ESP-Movistar) + 2:11

...

13. Rui Costa (POR-Lampre) + 2:11

19. Alberto Contador (ESP-Tinkoff-Saxo) + 2:37