Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Larunbat honetan

Tourreko festa hastear da

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Aurtengo edizioakhainbat berritasun dakartza; besteak beste, erloju kontrako igoera gutxiago eta txirrindulariek denboren araberako sariak gordetzeko aukera.  

  • Tinkoff Saxo taldea, Contador. Argazkia: EFE

Alberto Contadorrek historia egin nahi du, eta horretarako, Tourra eta Giroa urte berean irabazi nahi ditu. Baikor agertu da eta oso zaila izango dela iragarri duen arren, konfiantzaz ekingo dio larunbat honetan, Utrecht-en (Herbehereak) hasiko den erronka gorenari.

32 urteko txirrindularia, begirada guztien erdigune bilakatu da eta hainbat kilometro eginda -44 egunetako lehia-, eta garaipenek ematen duten ilusio eta indarra alde dituelarik, kiniela gehienen protagonista da.

Bere aldamenean, eta faborito deitura jada bere gain hartuta, iazko irabazlea, Vicenzo Nibali, Chris Froome britainiarra eta Nairo Quintana kolonbiarra izango ditu. Alegia, osperik handiena duten nazioarteko txirrindulariak. Baina ez dira bakarrik egongo, eta podiumaren ametsa egi bihurtzeko, maila handiko taldekideez inguratu dira; esaterako, Alejandro Valverde eta ?Purito? Rodriguez. Azken hauek ere, ezustekoa eman dezaketen txirrindulariak.

Bukatzeko, aurtengo Frantziako Tourrak hainbat berritasun dakartza; besteak beste, erloju kontrako kilometro gutxiago eta txirrindulariek denboren araberako sariak gordetzeko aukera.