Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

8. etapa

Froomek etapa eta lidergoa eskuratu ditu, jaitsieran erasoa jota

eitb.eus

Skyko txirrindulariak erakustaldia eskaini du Peyresourden behera, eta ustekabean harrapatu ditu faborito guztiak.

16:12

Chris Froomek (Sky) irabazi du Frantziako Tourraren 8. etapa, Pirinioetako bigarrena, azken mendatearen (Peyresourde, lehen maila) jaitsieran jo duen eraso bati esker. Britainiarrak liderraren maillota jantzi du podiumean.

Bagneres-de-Luchonen bukatu da etapa, eta ibilbiden lau mendate igo dituzte txirrindulariek. Tartean, Tourmalet, maila berezikoa.

Peyresourden, helmugatik 15 kilometrora, Froomek ustekabean harrapatu ditu faboritoen taldean zihoazen txirrindulariak, aldapan behera ihes eginda. Nairo Quintana (Movistar) taldean zegoen. Britainiarra bakarrik joan da, eta 13 segundo atera dizkie atzekoei.

Alberto Contador (Tinkoff) igoeran atzean geratu da, erasoak hasi direnean, eta 1' 40'' galdu du helmugan.

8. ETAPAKO SAILKAPENAK