Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Larunbatean hasiko da Tourra

Samuel Sanchez: 'Irteeran 5 minutuko errenta izango du Contadorrek'

Erredakzioa

Iaz lortutako seigarren postua "hobetzea" eta "etapa bat irabaztea" dira Euskaltel-Euskadiko taldeburuaren helburu nagusiak.

Tourra ate joka da. Larunbatean hasiko da Roterdamen. Euskaltel Euskadi hamargerrenez izango da bertan, eta gaur, hedabideen aurreko aurkezpen ekitaldia egin dute, euren egoitzan, Zamudion.

kirol arloan taldearen apustu garbia, Samuel Sanchez da. Igor Gonzalez de Galdeano zuzendariak, sailkapen nagusiaren gaindi, etapa garaipenei emango die lehentasuna.

Samuel Sanchezen esanetan "bost minutu errenta" izango du Contadorrek irteeran: "Bera da indartsuena eta, noski, faborito nagusia". Asturiarrarentzat hirugarren etapa gakoetako bat izango da (213 kilometro Wanze eta Arenberg Porte du Hainaut).