Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

18. etapa

Frantziako Tourra: Cavendishen erakustaldia Bordeleko esprintean

Erredakzioa

Dean izan da bigarren eta Petacchi hirugarren. Larunbatean 52 kilometroko erlojupekoa korrituko da, irabazlea eta podiuma erabakitzeko erabakigarria.

Mark Cavendish britainiarrak irabazi du Frantziako Tourreko 18, etapa. 4 ordu, 37 minutu eta 9 segundo behar izan ditu Columbiakoak Salies de Bearn eta Bordele arteko 198 kilometroak egiteko. Aurtengo bere laugarren garaipena batu du Tourrean.

Bere atzetik Jean Dean australiarra eta Alexandro Petacchi italiarra helmugaratu dira. Matti Breschel (Saxo Bank), Daniel Oss (Liquigas), Benoit Vaugrenard (FDJ) eta Jerome Pineau (Quick Step) txirrindulariak izan dira jardunaldiko ihesaldiaren protagonistak. Ruben Perez (Euskaltel-Euskadi) hamargarren sartu da.

Sailkapen nagusian, aldaketarik ez. Contadorrek lidergoari eutsi dio, Andy Schleck bigarren dago zortzi segundora eta hirugarren postua Euskaltel-Euskadiko Samuel Sanchezentzat da, 3:32ra.

Larunbatean 19. etapa korrituko da, 52 kilometroko erlojupekoa. Irabazlea eta podiuma erabakitzeko gakoa.

18. etapa:

.1. Mark Cavendish (GBR) Team HTC - Columbia 4h 37:09.
.2. Julian Dean (NZl) Garmin - Transitions d.b.
.3. Alessandro Petacchi (ITA) Lampre-Farnese Vini d.b.
.4. Robbie McEwen (AUS) Team Katusha d.b.
.5. Oscar Freire Gomez (ESP) Rabobank d.b.
.6. Edvald Boasson Hagen (NOR) Sky Professional d.b.
.7. Jurgen Roelandts (BEL) Omega Pharma-Lotto d.b.
.8. Jose Joaquin Rojas Gil (ESP) Caisse d''Epargne d.b.
.9. Grega Bole (SLO) Lampre-Farnese Vini d.b.
10 Ruben Perez Moreno (ESP) Euskaltel - Euskadi d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Alberto Contador Velasco (ESP) Astana 88h 09:48.
.2. Andy Schleck (LUX) Team Saxo Bank 00:08.
.3. Samuel Sánchez (ESP) Euskaltel - Euskadi 03:32.
.4. Denis Menchov (RUS) Rabobank 03:53.
.5. Jurgen Van Den Broeck (BEL) Omega Pharma 05:27.
.6. Robert Gesink (HOL) Rabobank 06:41.
.7. Joaquin Rodriguez (ESP) Team Katusha 07:03.
.8. Ryder Hesjedal (CAN) Garmin - Transitions 09:18.
.9. Roman Kreuziger (CZE) Liquigas-Doimo 10:12.
10. Christopher Horner (USA) Team Radioshack 10:37.